www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa  

XVIII. GARREN KAPITULUA

Nola misterio hunen beheratasuna
esten fundatu behar, eta nola arrazoiña
fedearen aspian eman behar den

 

JESU KRISTOK

        Begirautzu misterio handi hunen beheratasuna penetratu nahi izatetik, bilhatze kurios era progotxu gabeko batez, sinhetsgortasunaren thulunbioan eror etzaitezen.

        Iainko goraren majestatea fundatu nahi duena, bere gloriaren pisuan nekhatua izaren da.

        Gizonak konprendi dezaken baiño gehiago Iainkoak egiñ dezake.

        Sofri deiteke bilhatze humil eta arrazoinesko bat, bethi instrukzioneen errezibitzeko prest dena, aita sainduen oiñ urratsen ondoan arthatsuki bilhatzeko, hekien doktrina xoilki segitzen dela.

        Haiñaren sinplizitatea dohatsua da, zeiña, kestione gaitz eta nahasietan nekhatzen estela, Iainkoaren manamenduetan segurantzarekien baitabilla.

        Hainitzek debozionearen grazia galdu dute; bere buruaz goragoko gauzak penatratu nahi izan ditustenean.

        Gizonenganik fede egiasko eta bizitze garbi bat galdegiten dut, eta ez intelijentzia gora eta ene misterioen penetrazione behera bat.

        Baldiñ gauzaren beherenak eziñ konzebi ahal baitetzaketzu, nola nahitutzu egiñ zutaz infinituki gorago direnak!

        Fedearen obedienzian, zure ispiritua beheiti zazu ene aitziñean, eta zienziaren argia emaren darotzut, zure salbamenduarentzat progotxusko eta nezesario izaren den araberat.

        Badire borthiski misterio hunen sinhesteaz tentatuak direnak, baiñan hori hekien etsaiaren maleziatik hobeki heldu da, ezen ez hetarik beretarik.

        Etzaitezela zeure pensamenduekien disputa; ez hekiekiñ penetan eman, ez ihardets deabruak zure arimarat ematen dituen dudei, baiñan fermuki sinhetz diozozute Iainkoaren hitzari, Profeten Orakleei, Sainduen authoritateari, eta maleziaren ispiritua zureganik ihesi joaren da.

        Batzuetan hagitz progotxusko da Iainkoaren zerbitzariarentzat manera huntan tentatua izateaz.

        Ezen deabruak eskitu fazoiñ huntan gaistak eta infidelak maitatzen, zeren hek bakeski poseditzen baikitu, baiñan milla manera suertez Iainkoarentzat fidel direnak, eta berotasunekien hura zerbitzatzen dutenak, tentatzen eta tromentatzen ditu.

        Gauza horiotan etzaitezela arrasta, baiñan fede fermu eta sinple batekien, hala nola errepetuz betherikako debozionearekien, mahaiñ saindurat hurbil zaite.

        Etzaitezela penetan eman misterio huntan eziñ konprendi dezakezunaz, baiñan Iainkoa baithan zeiñak gauza guziak ahal baituske, errepausa zaite.

        Iainkoak estu nihor haren baithan fidatzen denik, trunpatzen; baiñan gizona bere baithan fidatzen bada, enganatzen da.

        Iainkoa sinpleekien dabila; humilei agertzen zaiote, xumeei intelijenzia ematen diote, arima xahuen ispirituak idekitzen eta argitzen ditu, eta kuriosei eta superbiosei bere grazia estaltzen.

        Gizonaren arrazoiña flakoa da, eta engana ahal deitekena, fede egiaskoa eziñ egiñ deiteke.

        Arrazoiñak eta argi naturalak fedea suposatu eta segitu behar dute, ez destruitu ez eta ere aitziñean joan.

        Ezen amudioak eta fedeak partikularki misterio handi huntan distiatzen dute, eta manera sekretusko eta ezin erran deiteken batez obratzen.

        Iainko eternal denak, zeiñaren puxantzak eremurik espaitu, zeruan eta lurrean mirakuilu eziñ konprendi deiteskenak egiten ditu; eta haren obren handitasuna gizonen ispirituak eziñ penetra dezake.

        Iainkoaren obrak esliteske miragarri, eta eslukete deituak behar izan, eziñ erran deieskenak direla, baldiñ gizonak bere arrazoiñaren argiaz erreiski konprenditzen balitu.

 

FINA

 

Iainko xoilari ohore eta gloria

 

aurrekoa