www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVII. GARREN KAPITULUA

Nola arima Sainduak desiratzen duen,
Iesu Kristo den Sakramendu
Saindu huntan glorifikatua

 

ARIMAK

        Jauna debozione perfekt batekiñ, amudio bero batekiñ, eta ene bihotzeko afekzionearen hedadura oso batekien nahi zaitut errezibitu, hañitz sainduk eta arima garbiek egiñ duten bezala, zeiñak bere pietatearen berotasunaz eta bere bizitzearen saindutasunaz zure begien aitziñean hagitz miragarri agertu izan baitire.

        O ene Iainkoa, amudio eternala, ene ontasun osoa, eta dohatsutasun suberanoa zarena; egundaiño sainduek izatu ahal luketen desira bero eta errespeturik humilenarekiñ, desiratzen nuke zure errezibitzerat.

        Eta neure baithan debozionesko sentimendu horiok guziak frogatzeko, ni ez kapable izan arren, guziarekiñ zure alderat, ene bihotzean ahal deiteken afekzione eta amudio guziak ofrendatzen daroskitzut, saindu guzien desira bero hek neronek xoilki baldiñ banitu bezala.

        Halaber, Iauna ene bihotz barnetik ofrendatzen eta ematen darotzut arima egiaski zuretzat denak, Sakramendu Saindu huntan zure ohoratzeko, konzebi eta desira ahal dezaken gustia.

        Deusik estut neuretzat goardatu nahi, baiñan osoki neure burua eta ene baithan direnak bihotzeko bethetasun batekiñ sakrifikatu nahi daroskitzut.

        Ene Iaun, eta ene Iainkoa, ene kreatzaille eta erreskatatzaillea, desiratzen nuke egun zure errezibitzerat afekzione, errespetu, eta ohorerekiñ; ezagutza, amudio eta saindutasun perfekt batekien, fede esparantza eta garbitasun miragarri batekien, hala nola zuek ama birjina Sakratuak baitzituen zu errezibitu zintuenean, eta zure posiditzerat desiratu zuenean, noiz eta orduz aingeruak inkarnazioneko misterioaren berria ekhartzen zioela, ihardetsi baitzioen debozione eta humilitate handirekien; huna Iaunaren zerbitzaria, egiñ dakidan zure hitzaren araberat.

        Hala nola jondoni Iauni Baptista zure enbaxadoreak, eta Sainduetan izan den handienak Ispiritu Sainduaren mobimendu batez boskarioz gaindi egiñ baitzuen, oraiño bere amaren sabelean zarratua zegoela, eta gerostik gizonen artean ziñabiltzala, zutaz humilitate behera eta afekzione bero batekien, erran izan baitzuen; esposaren adiskidea xutik dagoena eta hura aditzen duela, rabitua da boskarioz bere esposaren bozaren aditzeaz.

        Orobat desiratzen dut, o ene Iainkoa, zure desira sainduez sustatua izateaz zu errezibitzen zaitudanean, eta zurez mahaiñt saindurat ene bihotzeko afekzione guziekien presentatzen naizenean.

        Halaber ofrendatzen daroskitzut, o ene Iainkoa, ene boskario guziak, afekzione sustatu guziak, ispirituko goratasun guziak, argi extraordinario guziak, arima sainduen, zure donuez fagoratu ditutzunen, zeruko bisione Iainkosko guziak.

        Oraiño zeruan eta lurrean errendatzen eta ethorkizunean errendatuko daroskitzuten laudorio guziak presentatzen daroskitzut.

        Hek errezibi zatzu, plazer baduzu, ene Iainkoa enetzat, eta ene othoitzetan gomendatu behar daroskitzudanentzat, sekulakotz digneki laudatua eta glorifikatua zarentzat.

        Ene Iainko Iauna, errezibi zatzu ene botu eta sentitzen ditudan desira guziak, gloria infinitu eta neurri gabeko benedikzioneez, ohoratua zarentzat, zure handitasun zeiñ explika deitekenak, laudorio guziez gorago ematen zaituenaz geroz.

        Zuzen hau, errendatzen darotzut, o ene Iainkoa, eta oren eta men men guzian hura zuri errendatzerat desiratzen dut, eta oraiño egiñ ahal dezakedan afekzione guziez, gonbidatzen ditut zeruko ispiritu eta zure fidel guziak, arren enekien junta deitezen zuri Kantiko sainduak kantatzeko, eta grazien bethiereko akzioneak errendatzeko.

        Zaren laudatua, ene Iainkoa, poblu eta nazione guziez, eta boskario eta debozione bero batez dezaten zure izen saindua glorifika.

        Iainkosko misterio hau erreberentzia eta debozionerekiñ zelebratzen, eta fede bethe batekien errezibitzen dutenek, dezaten zureganik errezibi grazia eta miserikordia, eta ene hobenen barkhamenduarentzat bere othoitzak dietzakitzuten ofrenda.

        Eta bere nahi sainduen berotasuna Sakramendu Saindu huntan saristatu dutenean, zure unione sakratuaren plazerez gozatzen direla, eta mahaiñ sakratu huntarik osoki konsolatuak eta fasiatuak erretiratzen direnean, estitezela bere arimako pobreziaz orhoit.

 

aurrekoa hurrengoa