www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LII. GARREN KAPITULUA

Nola giristinoak estuen bere burua
estimatu behar kapable
Iainkoaren konsolazionearen izateko,
egiasko kontrizioneaz

 

        Jauna! ez naiz kapable konsola, eta zure presenziaz bat zuetan ohora nazazun. Hargatik justiziarekien tratatzen nauzu noiz, eta orduz abandonatua usten bainauzu.

        Ezen itsasoan ur den bezanbat nigar egiñ ahal baneza ere, ezniteke kapable zutaz bisitatua izateko.

        Kastigatua eta punitua izatea merezi dut, zeren maiz ofensatu baitzaitut, eta zeren ene bekhatuak bere kalitatetan eta nonbrean handiak baitire.

        Beraz zor zaitana konsideratzen dudanean, ez naiz kapable zure konsolazionerik mendreenaren izateko.

        Baiñan zu, o ene Iainko miserikordiaz eta ontasunez betherikakoa! zeure obrak galzerat, miserikordiaren untzien gaiñerat zure ontasunaren aberatstasunak distiarasteko, utzi nahi eskitutzuna, zure zerbitzaria bere merezimenduez gorago manera Iainkosko batez konsolatzen duzu.

        Ezen, ene Iainkoa! zuk ematen ditutzun konsolazioneak estire munduko hitzuntzikeriak bezalakoak.

        Zer egiñ dut, Iauna! zuk ni zenbait orduz zeruko dulzetasunaz konsolatzeko?

        Ez naiz orhoitzen ontasunik batere egiñik, baiñan bai kontrarat bethiere bekhatu egiterat prunt izatu nazela, eta neure korrijitzera alfer.

        Egia da, eta eziñ ukha dezaket bertzela erraten banu, ene kontra zinteske eta nihor ene sustengatzerat ezliteke ausarta.

        Zer merezitu dut ene bekhatuentzat, Ifernua, eta sekulako sua baizen.

        Egiaz aithortzen dut ene Iainkoa! merezi dudala izatea kreatura guzien hirrigarri, eta mesprezio, eta estela arrazoin eman nazaten zuretzat debot direnen nonbrean.

        Eta penarekiñ hori erran arren, guziarekiñ egiari gloria errendatzeko neure buruaren kontra mintzo naiz, eta neroni neure bekhatuez akusatzen naiz, erreiskiago zure grazia eta miserikordia ardiets dezadantzat.

        Nik hobenduri, eta konfusionez betherikakoak zer erranen dut.

        Eziñ ahoa idik dezaket hitz xoil hau errateko baizen, bekhatu egiñ dut, Iauna! duzun nitaz konpasione eta barkha diezadazu.

        Ustazu aphur bat neure doloreaz nigar egitera, lur ilhun eta herioaren itzalaz estalirikako hartarat jautsi baiño lehen.

        Zer bekhatore miserableari handiagorik galdegiten diozu, bere bekhatuentzat humilia, eta bihotza dolorez arraillatua duen baizen?

        Bihotza kontrizione eta humiliazione egiaskoan denean barkhamenduaren esparantza sortzen da, konzienzia trublatua dulzatzen da, grazia galdua erreparatzen da, ethorkizuneko koleratik guardatzen da: eta Iainkoa arima penitentaren aitziñera joaten dela besartzatzen du, eta musu saindu bat ematen dio bakearen eta errekonziliazionearen zigillua bezala.

        Bekhatoreen kontrizione humilla, o ene Iainkoa! sakrifizio plazeresko bat zaitzu, zeiñaren usaiña konparazionerik gabe intsentsuarena baiño dultzeago baitzaitzu.

        Kontrizionea ungentu preziatu hura da, zeiña nahi izatu baituzu zure oiñ sakratuetarat isur zediñ, zeren egundaiño bihotz dolorez bethea eta humiliatua espaituzu mesprezatu, han da gure ihes lekhua etsaiaren koleraren aitziñetik.

        Han bizitzearen xanjamendu egiasko batez gure tatxa guziak urratuak eta garbituak dire.

 

aurrekoa hurrengoa