www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXIX. GARREN KAPITULUA

Nola egon behar den
Iainkoaren begira,
zeñak gauza guzies artha baitu

 

IESU KRISTOK

        Ene semea, edo ene allaba, ene eskuetarat bethiere zure egitekoak erremeti zatzu, nik guziez artha izaren dut, eta bere denboretan nik hetaz ungi disposatuko dut.

        Zaude ene ordenen eta ene borondatearen begira, eta handik abantaila handi bat izaren duzu.

 

ARIMAK

        Iauna boskario handirekiñ ene gauza guzien artha ematen darotzut, zeren neronek hura nahi dudanean, frogatzen baitut progotxurik gabe trabaillatzen naizela.

        Oxala indarrik aski banu ethorkizuneko inkietamenduez enbrasurik ez izateko, baiñan bai neure burua zure borondate sakratuari sakrifikatzeko.

 

IESU KRISTOK

        Ene semea, edo ene alaba maiz gizonak pasione handia du gauza bathenzat, eta berotasun handirekiñ hura bilhatzen du, baiñan poseditzen duen bezaiñ sarzi hartaz desgustatzen da eta lehen egiten etzuen bezala hartaz jujatzen du, zeren arima bere afekzionetan xanjant baita, eta erreiski batetik bertzera iragaten baita.

        Esta beraz bertute xumea, gauza xumetan bere burua abandonatzea.

        Gizonaren abantzamendu egiazkoa pietatean bere buruari ukho egitean dago, eta estatu huntan dena libertatean eta segurantzan dabilla.

        Horrek estu guziarekiñ debekatzen ispiritu ontasun guzien etsai den hark estezan tenta, eta estiotzan gabaz eta egunaz bere sareak heda, hetan barna atrapatzeko eta tronperiaren thulunbiorat eror arasteko.

        Hargatik erran darotzut, ene Apostoluen presunan zaude iratzarririk, eta orazionetan tentazionean sar etzaitezen.

 

aurrekoa hurrengoa