www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLIII. GARREN KAPITULUA

Nola Iainkoak humilen bihotzari
bere zienzia inspiratzen dioten

 

JESU KRISTOK

        Ene semea, edo ene alaba begirautzu gizonen solas ederrek eta subtillek uki zaitzaten, ezen ene erresuma esta hitzetan baiñan bai egian.

        Atenzionerekiñ zure bihotza sustatzen, eta zure ispiritua argitzen ditusten ene hitzak konsidera zatzu, keiñek ariman ximikoa formatzen baitute, eta hura milla maneraz konsolatzen.

        Etzazula sekulan ene hitza irakur zuhurrago edo sabantago segidan agertzeagatik.

        Estudia zazu zeure pasioneen mortifikatzen, zeren exerzizio hori gehiago baliatuko baitzaitzu ezen ez, kestione gaitzenenen ezagutza.

        Hañitz irakurri eta konprenditu duzunean, prinzipio batetarat ethorri behar duzu.

        Ni naizela gizonak zuhur errendatzen ditudana, eta munduko gizonen eman ahal liozaketen baiño argi eta intellijentzia gehiago humilei eta sinpleei ematen diotedana.

        Nori ere mintzatzen bainatzaio hark fite posedituko du zuhurtzia, ispiriruko bizitzean mirakuluzki abantzatua izaren da.

        Diren dohakabe gizonen zientzietan gauza kurios bilha dabiltzanak, eta guti penetan ematen direnak jakiteko zer egiñ behar duten ni ungi zerbitzatzeko.

        Ethorriko da egun bat, zeiñetan Iesus aiñgeruen erregea agertuko baita, doktoren doktora bezala, bakhotxaren zuhurtzia eta estudioa examinatzen dubela, erran nahi da bakhotxaren konszientzia.

        Orduan, Profetaren hitzkuntzaren arabera, Jerusalem argieran izaren da examinatua, eta bihotzeko ilhuntasun gustiak ixaren dire agertuak, mihiak mutu errendatzen dituela, eta arrozoñamendu banoa konfunditzen.

        Nik irakasten diot ispiritu humillari munduko gauzen ostikatzen, presentekoen mespresatzen, zeruko ontasunen bilharasten, eternitatearen gustatzen, ohorei ihes egiten, eskandalen sofritzen, ene baithan xoilki bere esparantza ematen, deusik nitaz kanpoan ez desiratzen, eta ni gauza guziak baiño gehiago maitatzen.

        Nik erakasten diot oihurik gabe, opinione diferenten konfusionerik gabe, anbizione eta ohorerik gabe, eta fiñean argumen eta disputen berotasunik gabe.

        Izan dire presuna batzuek, bere bihotz guziaz maitatzen nautela Iainkosko sekretuak eneganik ikhasi ditustenak, zeiñes segidan manera miragarri batez mintzatu izan baitire.

        Gehiago ikhasi izan dute gauza guzien abandonatzean, estudio luze batean egiñen zuten baiño.

        Baiñan ez natzaiote igoalki guziei komunikatzen batzuei gauza komunak erraten diotzatet, eta bertzeei partikularrak: batzuei figuretan, eta seiñaletan dultzeki agertzen natzaiote, eta bertzeei argitasun handirekien ene misterioen sekretuak, eta beheratasunak rebelatzen diotzatet.

        Liburuek gauza bera guziei erraren diote, baiñan estute guzietan inpresione bera egiten zeren ni bainaiz arimaren barnean egiaren doktora bihotzaren fundatzaillea, pensamenduen penetratzaillea, akzione eta obren formatzaillea eta ene ontasunen gizonei ene plazeraren arabera partitzaillea.

 

aurrekoa hurrengoa