www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLIV. GARREN KAPITULUA

Nola munduko kontestei
ihez egiñ behar zaioten bere
arimako bakearen konserbatzeko

 

IESU KRISTOK

        Ene semea, edo ene alaba hañitz gauzetan ignorant behar duzu izan, eta zeure burua estimatu hilla bezala lurrean, eta zeiñarentzat mundu guzia hilla eta gurutzefikatua baita.

        Maiz halaber zeure burua gor egiñ behar duzu eta xoilki pensatu, zerk konserba ahal zaitzaken arimako bakean.

        Hobeago da zeure begi, eta pensamenduak plazer egiten estarotzuten gauzetarik gibelatzea, eta bakhotxari bere sentimenduen libertatea ustea, ezen ez disputetan zeure burua enbrasatzea.

        Baldiñ borthiski Iainkoarekiñ juntatua bazare, eta zure jujeari bezala maiz begiratzen badiozu, estuzu penarik izaren sofritzeas bertzeak zu baiño hobekiago aditu eta sinhetsiak badire.

 

ARIMAK

        Helas! Iauna noreraiño ethorri gare? nigar egiten dugu munduko kalte bat arribatzen zaikunean: tromentatzen, eta trabaillatzen gare esteuskeria batentzat, eta ahansten zaiku arima galtzen dugula, eta halako kalte harrigarria memoriorat ethortzen othe zaikun.

        Atenzione handia duzu guri edo esdeus balio duen gauzarentzat, eta erreiski negliatzen duzu infinituki nezesario dena: zeren gizona bere korrupzionearen jaiduras kanporat osoki isurtzen baita, eta plazerekiñ kanpoko gauzen amudioan errepausatzen, zuk zeronek bere baitharat sar arasten ez baduzu.

 

aurrekoa hurrengoa