www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVI. GARREN KAPITULUA

Iesa Kristori othoitza,
errezibitzen duen arimarat
bere graziak isur dezantzat

 

ARIMAK

        O jaun infinituki dulze eta maitagarria; ala egiasko pietate batekien desiratzen baitut presentean zure errezibitzerat, ene flakezia eta sofritzen ditudan beharrak ezagutzen ditutzu.

        Badakiskitzu zeiñ diren ene arimako gaitzak eta bizioak, eta zeiñ maiz arima hura kausitzen den penatua, trublatua, tentatua, bai eta ere bekhatuez lizundua.

        Erremedioaren bilha zureganat heldu naiz; eta othoisten zaitut ene konsolatzeaz.

        Gauza guziak ikhusten eta ezagutzen dituenari, hala nola laguntza eta konsolazione perfekt bat eman ahal dezakenari, mintzo natzaio.

        Badakizu nihork ere baiño gehiago arimako ontasunen beharra dudala, eta zenbat bertutean pobre naizen.

        Pobrezia huntan ene Iainkoa osoki billusgorria presentatzen naiz zure aitziñean, zure grazia eta miserikordia galdegiten darotzudala.

        Emoku jatera zureganik gauza guziak uste dituen pobreari, zure amudioaren suaz ene arimako ormak urt zatzu, eta zure presentziaren klaritateaz ene begi itsuak argi zatzu.

        Egizu arren lurreko plazer guziak garratz, eta mundu huntako gaitz eta pena guziak dulze kausi detzadan, eta manduko gauza guziak baxo eta ezdeusa bezala konsidera detzadan.

        Zurekien juntatua eta zerurat goratua iduk zazu ene bihotza, eta arren etzazula permeti lurrean zora eta korrunpi dadiñ.

        Men men huntarik estezadala bertze dulzetasunik sekulako gusta, zure baithan baizen; zeren zu baitzare en arimako janhari eta edaria; zu zare ene amudioa, ene boskarioa, ene plazereak eta ene ontasun suberanoa.

        Egizu arren plazer baduzu, o ene salbatzaillea, zure presenziak bero, susta eta osoki zureganat tranforma nazan, barneko unione borthitzaren graziaz, eta amudio bero baten isurduraz zurekien ispiritu bat osoki egiñ nadiñ.

        Etzazula permeti ene arima zureganik hutstua, eta lehen bezaiñ agor eta idor erretira dadiñ, baiñan Sakramendu Saindu huntan zure miserikordiaren zenbeit efektu ene alderat agerraraz zazu, hala nola zure sainduen alderat zure puxantzaren mirakuilluak distiarazi baikitutzu.

        Gauza estraiñioa othe liteke guzia zure baithan su egiten banintz, eta ene amudio propioa osoki ene baithan hiltzen baliz? Zu zarenaz geroz su bethi bero zarena, eta sekulan eziñ hil zeiteske, zu zarenas geroz amudio bat bihotza garbitzen eta ispiritua argitzen duena.

 

aurrekoa hurrengoa