www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVII. GARREN KAPITULUA

Nola Iainkoaren poseditzeko,
osoki Iainko berari giristiñoak
bere burua sakrifikatu behar dioen

 

IESU KRISTOK

        Ene semea, edo ene alaba, nahi banauzu osoki poseditu eman behar zaiskit, osoki deusik zeuretzat guardatu gabe.

        Esta deusere munduan hainbertze kalte exat ahal diezakezukenik, nola zeuretzat duzun amudioak.

        Zenbatenas afekzione gehiago edo gutiago izaren baituku gauza batenzat, hanbatenas harekien gutiago edo gehiago juntatua izaren zare.

        Zure amudioa garbi, sinple eta ungi erregelatua bada, osoki libro izaren zare etzazula desira permis etzaitzuna.

        Etzazula deusere desira barneko libertateas debeka eta bilus ahal zaitzakenik.

        Gauza espantatzekoa? nola etzaiskidan osoki, eta bihotzaren barnetik, desira edo posedi ahal dezakezuken gauza guziekien, abandonatzen.

        Zergatik zaude trisezia banotan? zergatik behar baiño okhupazione gehiago hartzen duzu, ene borondateari fermuki junta zakisko eta deusek estarotzu kalterik egiñen.

        Gauza bat bertze bat baiño hobeki bilhatzen baduzu eta lekhu batean, bertzean baiño izan nahiago baduzu, zure intresa, eta zure borondate propioa satisfatzeagatik, sekulan etzare errepausuan izaren, eta zure khexadurak lekhu guzietarat segituko zaitu, zeren eta desiratu duzunari bethiere zerbait gauza faltatuko baitzaio, eta lekhu guzietan norbait kontra egiñen darotzuna, kausituko baituzu.

        Esliteke beras hardiets arimako bakea gauza kanpokoen poseditzean, edo hekien berretzean, baiñan bai mesprezatzean eta bihotzaren errotik osoki hek khentzean.

        Estu ordean gutimendu horrek aditzen xoilki ontasun eta aberatstasunen amudioa, baiñan bai halaber ohore eta laudorioarenganako desirarik mendreeana ere, zeren eta nahi hek guziak mundukoak, eta munduarekiñ iragaten direnak baitlre.

        Baldiñ pietatearen berotasunas gabetua bazare, hautatu duzun lekhua guti progotxutakkoa izaren zaitzu eta kanpoan bilhatu duzun bakea esta iraupenekoa izaren, bihotzean egiaski fundatua espada, erran nahi da ene baitan solidoki bortistua espazare.

        Disposizione hori gabe lekhutik xanja ahal zeiteske, etzaiteske hargatik izan onago, ezen estuzu xanjatuko zeure burua.

        Lehenbiziko okhasioneak erakutxiko darotzu zer zaren, eta zer gaitzi ere ihes egin nahi izan baitiozu, hura bera kausituko duzu eta oraiño gehiago.

 

 

OTHOITZA

 

        Iauna borthitz zazu ene arima zure Iainkosko subaz.

        Gizon barrenekoan, konstant eta fermu errenda nazazu.

        Progotxusko ez diren okhupazione guzietarik ene bihotza separa eta sustenga zazu abati estadin, eta estezazula premeti, gauza deus guti edo hanitz balio duenaren desirak bereganat thira dezan.

        Egidazu grazia munduko gauzak berehala iragaten direla, eta ni ere hekiñ, konsidera dezadan.

        Zeren eta espaita iguskiaren aspian deusere fermu edo konstant denik, zeiñetan espaita banitaterik eta ispirituko aflikzionerik baizen.

        Ala dohatsu eta zuhurra baita, gauza hauk manera huntan konsideratzen ditubena.

        Indazu, Iauna, zuhurtziaren ispiritua, zu ontasun bakhar eta suberanoa bezala konsideratzen zaitudala bakharrik bilha eta kausi zaitzadan.

        Egiku arren, gustu eta dulzetasun gehiago zure amudioan kausi detzadan, ezen es munduko gauza guzietan, eta zutas instruitua nazela, arren kreatura guziak bere baithan diren bezala, eta zure zuhurtziaren ordena dadukaren herruntzaren arabera, detzadan juia.

        Egidasu grazia, arren lausengatzen nautenak prudenki urrun detzadan, eta gaiski egiten darotatenak pasienki sofri.

        Ezen haiña egiaski zuhurra da, zeiña arroka bat itsasoan bezala mobimendurik gabe baitago gizonek hartas erraten duten hitz guzietan, eta zeiñak espaitio beharria prestatzen lausengatzen duben sirenari.

        Hori da bide bat bethi bake eta segurantzan ibiltekoa Iaunaren bide guzietan.

 

aurrekoa hurrengoa