www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

III. GARREN KAPITULUA

Iankoa pleintatzen da,
gauza guziak munduarentzat egiten ditugula,
eta es deus ere harenzat

 

 

JESU KRISTOK

        Ene semea, edo allaba, adizatzu ene hitzak, adizatzu zeruko dulzetasunes betherikako hitzak, munduko zuhurren zienzia presunzione, betherikakoa ixitzen dutenak. Ene hitzak Ispiritua eta bizia dire, eta sensu humanoas estute konsideratuak behar izan.

        Eskitutzu aditu behar, konplazenzia bano bat hetan hartzeko, baiñan ixilki, humilitate behera eta afekzione sustatu batekin errezibitu behar ditutzu.

 

ARIMAK

        Jauna, ala dohatsua baita zuk instruitzen duzuna, eta zure legea irakasten diozuna aflikzioneko egunetan, zure miserikordia sentiaras diozozunzat, eta munduko miserietarik zure medios libratua dentzat.

 

JESU KRISTOK

        Nik hastetik irakatsi diotet, eta orai ere bethi minzo natzaiote, baiñan hainitzek bihotza gogor dute, eta ene bozarenzat gortzen dire.

        Jainkoa baiño hobeki aditzen dute mundua, eta bere nahi gaistoen segitzerat hobeki dire emanak, ezen es ene ordenantza sainduen pratikatzerat. Munduak ontasun tenporal eta mesprezioskoak ditu prometatzen, eta Pasione handirekin zerbitzatua da, nik suberanoak eta eternalak prometatzen ditut, eta biskitartean estut kausitzen gizonetan hostasunik eta menospreziorik baizen.

        Non dire hain bertze artha eta zelorekin zerbizatzen nautenak, nola mundua eta munduko handiak egiten baikituste?

        Ahalka adi, Sidon, dio itsasoak, ahalka zaite giristinoaren arima, dio munduak, eta kausa zergatik galdegiten baduzu, huna non den.

        Biiaia handiak entrepenitzen tuste ontasun guti bat Elizan izateko, eta hainitzek estute pausu bat egin nahi ontasun eternalen ardiesteko.

        Golardo esteus batentzat, hainitz nihor trabailatzen da; intres xar batengatik engaiatzen dire hauzitan, eta estute dudarik egiten, esparantza bano batengatik, es deus balio duen gauza bat gatik, gabas eta egunas sofritzeas.

        Biskitartzan, o gizonen itsutasun ahalkagarria; zeruko ontasun bates, ezin estima deiteken errekonpensa bates, Jainkosko ohore bates, sekulan siñatuko esten gloria bates, kestione denean, nihork ezin, den penarik mendreena, bere buruari ematerat, erresoli dezake.

        Ahalka zaite beras zerbitzari laxoa, enetzat egin behar dena gogorregi eta gaitsegi kausitzen duzuna; gorri zaite ikhusteas mundanoek berokiago bilhatzen tustela hek damnatzen ditusten gauzak, ezen es zuk salba ahal zaitzaketenak.

        Bere ontasun falsoen bilhatzean plazer gehiago hartzen dute, ezen es, zuk, egiaskoen posesionean.

        Eta biskitartean mais bere esparanzek tronpatzen ditustela frogatzen dute, eta ene promesek estute nihor egiten, ene baithan esparanza duenari estiot faltatzen.

        Prometatu dudana emaren dut, eta erran dudan guzia konplituko, baldin ene fidelitatean eta amudioan askeneraiño egoten bada.

        Ni nais prestu guzien errekonpensatzaillea, eta Iainkotia guzien frogatzaillea.

        Ene hitzak hihotsean eskriba zatzu, eta atenzionerekin konsidera, ezen tentatua izaren zarenean, nezesario izaren zaiskitzu.

        Orai konprenditu gabe irakurtzen ditutzunak, bisitatuko zaitudenean eginen ditutzu.

        Bi maneras ene hautatuak bisitatzen ditut tentaziones eta konsolaziones; eta bi lekzione hei egunean ematen diotzotet, lehena da hekien bizioen erreporxatzea, eta bigarrena, arren bertutean abantza dezaten, exortatzea.

        Ene bitza aditzen duena, eta gero mesprezatzen, hura izaren du juje, asken judizioan.

 

 

DEBOZIONEAREN GRAZIA
ARDIESTEKO OTHOITZA

 

        Ene Jauna, eta ene Jainkoa, zu xoilki zare ene ontasun guzia, eta ni zer nais zuri minzatzera ausartatzeko? zure zerbitzaririk pobreena nais, har xume eta mesprezatu bat nik konprendi eta erran dezakedan baiño esteusagoa.

        Guziarekin ohoit zaite, Iauna, esteus naizela, deusik estudala, eta ezin ahal dukedala.

        Zu xoilki ona, justua, eta saindua zara, baituketzuke gauza guziak, eta ematen eta bethetzen ditutzu, bekhatorea xoilki deusik gabe usten dugu.

        Orhoit zaite ene Iainkoa zure miserikordia infinitues, eta zure grazies ene bihotza bethe zazu, hutsik zure obretan utzi nahi estuzunas geros.

        Zure graziak eta miserikordiak sustengatze espanaute, nola neure burua soporta ahal dezaket.

        Etzazula urrun zure bisaia eneganik, etzazula luza ene bihotza bisitatzerat; esnazazula zure konsolazionees gehiago bulus, arren ene arima zure begien aitzinean lur bat urik gabe bezala, egin estadin.

        Nola zure borondatea konplitu behar dudan; nola zure presenzian digneki eta humilki bizi behar dudan, irakats diezadazu; zeren ene zuhurtzia zu zaren, egian ezagutzen, eta mundua kreatu baiño lehen, eta munduan nintzen baiño lehen, ezagutu nauzun.

 

aurrekoa hurrengoa