www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLVII. GARREN KAPITULUA

Nola munduko gaitzak sofritu behar diren,
sekulako ontasunes gozatzeko esparantzan

 

JESU KRISTOK

        Ene semea, edo ene alaba, enegatik hartu ditutzun trabailluak direla kausa, etzazula kuraia gal, eta aflikzioneek behiñere etzaitzaten bentzu, baiñan ene promesak zaitzan borthitz eta konsola, bizitze huntan arribatuko zaizkitzun gauza guzietan.

        Aski puxant naiz zuri enegatik egiñ tutzun gauza guziak errendatzeko, eta hetaz neurririk gabeko sari bat zuri emateko.

        Zuk hemen sofritzen ditutzun trabailluak estire luzeak, eta etzare bethi atsekabe eta dolorean izaren.

        Zaude aphur bat, eta fite ikhusiko duzu zure gaitz guzien akhabantza.

        Ethorriko da oren dohatsu bat, zeiñetan zure trabaillu eta pena guziak fiñatuko baitire, denborarekiñ iragaten dena bethiere labur da.

        Egizu artharekiñ, egiten duzuna: trabaila zaite fidelki ene mahastian, eta ni neroni izaren naiz zure errekonpentsa.

        Eskriba zazu, irakur kazu, kanta zazu, nigar egizu, zaude ixilik, othoitz egizu, kuraiozki gaitz guziak sofrit zatzu: ezen bizi eternalak merezi du exerzizio, eta gonbat hautas eros dadiñ eta oraiño bai eta handiagoes ere.

        Jaunas ezagutua den egun hartan ethorriko da bakea, eta egun hura esta mundu huntako eguna bezalakoa, berehala gabak segitzen duena baiñan hura izaren da sekulako egun bat fiñ gabeko argi bat bake fermu bat, eta errepausu seguratu bat.

        Estuzu orduan erranen nork libratuko nau herioaren gorphutz huntarik eta estuzu gehiago oihurik egiñen, emanen duzula helas! ala ene mundu huntako bizitzea luzea baita: zeren herioa destruitua izaren baita eta bizitze sekulako batean zeiñetan espaita izaren trublerik eta khexadurarik, sarthuko baitzare, dohatsuen bozkarioz, zeruko konpañiaren dulzetasunaz eta Parabisuaren edertasunaz han gokatzeko.

        A ikhus ahal baziñeka ene sainduen dohatsutasun eternala, eta hekien khoroak, eta lehen munduan mesprezatutzat pasatzen ziren presunak, orai zer glorietarat diren altxatuak, egiaz lurraten barneraiño beheiti zeinteske hobeki desira ziñezake guziek obeditzea ezen ez bati manatzea.

        Etziñotzake Iainkoari galdegin zure egunak bakean, eta prosperitatean litezen, baiñan bai eman diezazun grazia trabaillu handia harengatik sofritzeko, eta estima ziñekake irabazi handi bat egiten duzula gizonen artean esdeuszat estimatua izateaz.

        A egia hauk gustatzen bazintu eta zure bihotzeraiño penetratzen balute, nola ausarta zeinteske pleinta bat xoilki egitera zure gaitz guzietan.

        Zer, estire trabaillu suerte guziak sofritu behar bizitze eternalaren erosteko?

        Esta gauza gutia, Iainkoaren erresumaren irabastea, edo galtzea.

        Altxa zatzu beraz goiti zerurat zeure begiak; eta kontenpla zazu zerua.

        Han nago ene saindu guziekien, zeiñak munduan borthiski gonbatitu, eta haiñitz sofritu ondoan, orai boskario, konsolazione, segurantza eta errepausuan baitire, eta fiñik gabe ene aita Iainkoaren erresuman enekien sekula sekuloronean egoren dire.

 

aurrekoa hurrengoa