www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXV. GARREN KAPITULUA

Nola preparatu behar den tentatu
eta aflijitua izaterat bizitze hunetan

 

IESU KRISTOK

        Ene semea edo ene allaba etzare sekulan bititze hunetan segurantzan izaren, baiñan iraunen dubeiño, zeruko arma ispirituales bethiere estalia behar duzu izan.

        Etsaies inguratua zare eta eskuin eskher atakatzen zaituste.

        Baldiñ beras kantoiñ guzierarik pazienziaren erredolas baliatzen espazare, etzare denbora hanitzes zauririk gabe izaren.

        Baldin zure bihotza ene baithan finkatzen espaduzu, gauza guziak ene amoreagatik erresoluzione puru batekin sofritzen ditutzula, afaut hura ezin sustengatuko duzu, ez eta ere ardietsiko dohatsuen khoroa.

        Etsai hek guziak kuraia handi batekin bortxatu, eta hekien fletxa guziak, zure erredolas eta zure besoaren indarras porroskatu behar ditutzu.

        Ezen manna etzaiote ematen bentzutzaillei baizen, eta laxoentzat hañitz miseria gelditzen da.

        Baldin bizitze huntan bake falso bat bilhatzen baduzu, nola bertzean egiasko eta sekulakoa kausituko duzu?

        Estuzu uste behar hemen errepausa ahal zeiteskela, baiñan sofritu, eta hañitz sofritu behar duzula.

        Bilha zazu bake egiaskoa, es lurrean, baiñan bai zeruan, ez gizonen eta kreaturen artean, baiñan Iainko xoila baithan.

        Iainkoagatik gauza guziak borondates sofritu behar ditutzu, erran nahi da trabaillu, dolore, tetazione, persekuzione, nezesitate, flakezia, induria, hits, erreportxu, humiliazione, konfusione eta korrekzione guziak.

        Hek dire bertutearen perfekzionerat igateko eskarelak, Jesusen soldaduen exerzizio eta frogak. Hek dire perla, eta diamantak, zeruan prometatu darotzudan khoroa egiten dutenak.

        Nik trabaillu xumearentzat sari eternala, eta men men bateko konfusionearentzat gloria sekulakoa emaren darotzut.

        Uste duzu bethi justu izaren zarela, eta konsolazione ispiritualak izaren ditutzula, zuk hek desiratuko ditutzun bezain fite?

        Eskitut horla neure sainduak tratatu, baiñan nahi izan dut zuten hañitz aflikzione, hañitz tentazione eta hañitz desolazione.

        Baiñan guziak pazienzia handirekiñ sofritu dituste zeren eta espaitzuten bere baithan, baiñan bai Iainkoa baithan bere konfidentzia guzia ematen, eta zeren baitzakiten estela bizitze huntako gaitz guzien eta gloriaren handitasunaren artean zeiñetas errekonpensatuak baitire, proportzionerik.

        Zer? nahi duzu bada berehala eman diezazudan, haiñbertze sainduk, hañitz nigar eta trabailluen ondoan pena handirekin izatu dutena?

        Zaude ene laguntzaren begira, zaren fermu eta kuraios, eta borthitz zazu zeure bihotza, duzun esparantza, es nazazula abandona, baiñan ene gloriarentzat zure arima eta gorphutza konstanki hirriska zatzu.

        Batentzat ehun emanen daroskitzut, eta zure gaitz guzietan zurekien izaren nais.

 

aurrekoa hurrengoa