www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXIII. GARREN KAPITULUA

Bihotz humanoaren ariñtasunas,
zeiña Iainkoa baithan baizen
eziñ arrasta baititeke

 

IESU KRISTOK

        Ene semea edo allaba, etzaitezela sobra fida, zure presenteko disposizionearen gaiñean, ezen berehala bertze batetarat xanjatuko da.

        Mundu huntan zareiño, nahi estuzularik ere xanjant izaren zare.

        Kausituko zare batzuetan boskariotan, bertzetan tristezian, batean bakean, bertzean trublean, barean debozionean, bertzean debozionerik gabe; batean berotasunean, bertzean hostasunean, batean grabe bertzean ariñ.

        Baiñan egiaski zuhur eta ispirituan sabant dena inkonstanzia huntas gorago altxatzen da, eta xaniamendu guzien artean, konstant eta fermu dago.

        Estu konsideratzen zer sentitzen duen bere baithan, ez eta ere zeiñ partetarik inkonstantziaren haizea heldu den, baiñan bere bidean aitziñean goatea baizen pensatzen estubela, bere bihotzeko mobimendu guziak bilhatzen eta juntatzen ditu, niri bere askeneko fiñ bakhar eta egiaskoari bezala hek ekhartzeagatik.

        Manera huntan bere konszientzia garbiaren begi sinplea ene baithan bethiere fiñkatu eta arrastatua dagokala, konstant eta bethi orobat egon ahal deiteke, mundu huntan arriba ahal deitesken gauza diferenten artean.

        Zenbatenas intenzionearen begia garbiago baita, hanbatenas arimak bere baithan kausitzen du indar eta konstantzia, tenpestak dituben egiñ ahal guzien hausteko.

        Baiñan intenzione garbiaren begia erreiski hainitzetan trublatzen eta ilhuntzen da, zeren eneganik berehala bereganatzen baitute munduko zenbeit gauzaren gaiñean zeiñak haren sensuak lausengatzen baikitu, arrastatzeagatik.

        Ezen raro da kausitzea, arima bat osoki libroa eta zeiñaren garbitasuna espaita aphurtxo bat tatxatua bere buruaren bilhatze sekretusko baten zenbait nothas.

        Ebanjelioak bi intenzione erakuisten daroskigu Bethaniarat, Martha eta Mariaren etxerat ethorri ziren Iuduetan.

        Harat ioan ziren, ez Iesusen ikhusteko desira sinple bates, baiñan oraiño kuriositatesko ispiritu bates han Lazaro ikhusteagatik.

        Beras intenzionearen begiak garbitua behar du izan, sinple eta zuzen den gatik, eta zuri presentatzen zaiskitzun gauzen dibersitatean, estuzun xoilki fiñ bakhar bat baizen, zeiña baita niri plazer egitea.

 

aurrekoa hurrengoa