www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

X. GARREN KAPITULUA

Zeiñ dulze den
Iainkoaren zerbitzatzea
mundua mesprezaturik

 

ARIMAK

        Berris ere minzatuko natzaizu ene Jainkoa, esnais ixilik egoren ene Jainko, ene Jaun, eta ene erregearen aitziñan, zeiña zerurik gorenean bere tronuaren gaiñean jarria baitago.

        A! zenbat handia den zure beldurtasuna dutenentzat goardatua dadukazun dulzetasunaren handitasuna.

        Baiñan zer ematen diozute maite zaitustenei, bere bihotz osoas zerbitzatzen zaitustenei!

        Zure egiasko adiskideei akhordatzen diotzozuten kontenplazionesko plazerak oseki eziñ explika deiteskenak dire.

        Zer erraren dut, ene Jainkoa zuk erazutxi darotazun amudioaren gaiñdiduras, esteustasunetik thiratu nauzunas geros, ni kreatzeagatik, erhotasunetik, zureganat deitzeagatik, zu xoilki zerbitza zaitzadantzat, eta guzien ondoan zure maitatzeko manamendu dulzea eman darotazu.

        O amudio eternalaren ithurria, zer erraren dut zutas? nola sekulan zu ahantz ahal zaitzaket, nitas orhoitu zarenas geros, korrupzione eta heriotzearen thulunbioan nintzelarik, zure zerbitzariaren esperantza guzies gorago igan zare, hari miserikordia egiñ nahi izan diozun denboran? eta haren merezimendu guziak infinituki pasatu ditutzu, zure adiskidetasun eta grazias ohoratzen duzula.

        Horlako fagore handientzat zer errendatuko darotzut ene Jainkoa?

        Ezen esta hori guziei akhordatzen diozuten presenta, munduari ukho egitea, eta bizitze solitarioan sartzeko, gauza guzien kitarastea.

        Zer konsiderazionesko gauza egiten dut zure zerbitzatzean, kreatura guziak zure zerbitzatzerat obligatuak direnas geros?

        Deusik esta nik zu zerbitzatzea, baiñan zuk ni zure zerbitzarien lekuban ematea, eta zu maite zaitustenekiñ juntatzea, haiñ pobre eta ohore horren izateko inkapable nazelarik, gauza handia da eta eziñ aski admira dezakedana.

        Jauna, dudan guzia zurea da, eta nik errendatzen darotzudan zerbitzu bera ere zuk egiten darotazun donu partikular bat da.

        Eta gustiarekiñ zuk geiago ni zerbitzatzen nauzu, ezen es nik ku.

        Zeru eta lurra gizonaren zerbitzuko kreatu tutzu, eta artatsuki zerbizatzen dute egun guzies, zuk eman diozuten ordenen araberat.

        Baiñan oraiño gehiago dena, zure aingeruei manatzen diozute zerutik iausteas haren goardiano eta defendatzaile deitezentzat.

        Eta zure ontasunak, ene Jainkoa, ixitzen ditu ontasun hek guziak, nois eta ordus zure bizitze propioa gizonaren salbamendu eta bizitzeko eman baituzu eta prometatu baitiozu zeure burua zure gloria guziarekien emaren diozula.

        Milla ontasun haukientzat, zer errendatuko darotzut, ene Iainkoa; oxala ene bizitzeko egun guzietan zerbitza ahal bazinzat? baiñan, helas! oxala perfeki eta obligatua naizen bezala, xoilki egun bates egiten bazintut.

        Ezen egiaski digne zare bethiere zerbitzatu, ohoratu, eta laudatua izateko.

        Zu zare egiaski ene Jainkoa, eta ni zure esklaboa, neure indar guzies zure zerbitzatzerat, eta zure laudorioen, bethiere publikatzerat, obligatua naizena.

        Hori da nik nahi dudana ene Jainkoa, hori desiratzen dut, eta zuk ene eskas guzia zeure grazias bethe zazu.

        Zer ohore esta, ene Jainkoa, zer gloria zurekiñ izatea, eta zuregatik gauza guziak mesprezatzea? ezen borondateski zure esklabo egiten, eta zure lege saiñduari humiliatzen direnei grazien gaiñdidura handi bat preparatzen diozute.

        Zure ispiritu saiñduaren konsolazione eta dulzetasunes, zure amoreagatik haragiaren xarma guziei ukho egiten diotenak bethetzen ditutzu, eta zure gloriaren ohoretan bizitze hertsian sartzen eta lurreko ontasun guzies bilhusten direnei bihotzeko hedadura handi bat eta libertate egiasko bat ematen diokute.

        O esklabotasun agradagarri eta Jainkoskoa, gizona libro errendatzen eta saiñdustatzen duena.

        O bizitze erretiratuaren estatu sakratua, gizona Jainkoaren adiskide, aiñgeruekien igoal, deabruei ikharagarri, eta Jesusen zerbitzari guzies ohoratua izateko kapable, egiten duena.

        O Esklabotasun dohatsua, ezin aski desira deitekena, ontasun infinito eta gloria eternalak haren medios ardiesten direnas geros.

 

aurrekoa hurrengoa