www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV. GARREN KAPITULUA

Nola egian eta humilitatean
Iainkoren aitzinean konbersatu behar den

 

JESU KRISTOK

        Ene semea edo allaba ene aitzinean egian ibil zaite, eta zure bihotzeko sinpletasunean, bethi bilha nazazu.

        Ene egiaren erregela sainduak bere akzionetan segitzen dituena, estu etsaiaren atakadarik izaren, eta egiak, tronpuretarik eta gaistoeh gaiski erratetarik libratuko du.

        Egiak libratzen bazaitu, egiaski izaren zara libro, eta jendeek zutas erran ahal dezaketen gauzes guti penetan emaren zara.

 

ARIMAK

        Egia da, Jauna, zuk diozuna. Arren, Jauna, egidazu grazia nazen zuk desiratzen nauzun estatuan. Arren zure egiak zurekin instrui, goarda, eta konserba nazan fiñeraino.

        Arren desira gaisto, eta afekzione erregelatu estirenetarik, libra nazan, eta bihotzeko libertate handi batean ibiliko nais.

 

JESU KRISTOK

        Ni naiz egia suberanoa, justu eta plazer zaitana irakatsiko darotzut.

        Dolore eta desplazer handirekin konsiderazatzu zure hobenak, eta obra onak zuk egin arren, estimazazu zeure burua esteus bat zarela.

        Ezen egia da, hainitz pasionetarat suiet zaren bekhatore bat zarela, zeiñek bere gathetan engaiatua baitzaduskate.

        Baduzu pendura bat esteuserat zaramatzana.

        Berehala erortzen zara; berehala benzutua zara, berehala trublatzen zara, fiñean berehala kuraia guzia galtzen duzu.

        Beras zer ere zuk egiten baituzu, etzazula handi estima, milla gauza badire zure menospreziotan, zeren zure flakezia hain handia baita, non haren konprenditzeko espaitzare kapable.

        Ez beras zuk egiten duzun gauzetarik deus ere handi estima.

        Estakizula beras deus ere es handi, es preziatu, es miragarri ager, eternal edo sekulako dena baizen.

        Emazu zure plazera egia eternalean, eta zure baxotasuna den men men guzian zure konfusionearen eta menosprezioaren obieta.

        Estuzun beldurtasunik, ez deus hala blama; ez deus hala ihes egin nola zure bizioei eta bekhatuei, zeiñentzat abhorrimendu gehiago behar baituzu, ezen es munduko gaitz guzientzat.

        Badire ene aitzinean egiaski estabiltzanak, kuriositate, eta arrogantziaren ispiritu bates pusatuak direnak, ene sekretuak penetratu, eta ene misteriotan diren gauzarik gorenak konprenditu nahi ditustenak, bere salbamenduas konturik egiten estutela.

        Halakoak mais tentazione eta bekhatu handietarat erortzen dire, zeren halako arima superbios eta presunziones betherikakoei, resistenzia egiten baitiotet, eta hekien etsai deklaratzen bainais.

        Zuk, ene semea, edo allaba duzun Iainkoaren juiamendues beldurtasuna, puxantza guzia duenaren koleraren aitzinean, ikhara zaite.

        Iaunaren obren penetratzerat etzatzula zure pensamenduak altxa, baiñan zure hobenen beheratasuna fundatzeko beheiti zaite, zenbat falta egin duzun, eta zenbat grazia galdu etsaminatzeko.

        Badire bere debozione guzia liburuetan, badire imajinetan, badin seiñaletan eta figuretan ematen ditustenak, mais batzuen ahoan nais, eta guti hekien bihotzean.

        Baiñan badire bertze batzuek, arima argitua, eta bihotza garbi dutela, bethiere eternitatearentzat suspireran baitaudes, eta munduas minzatzeas pena handia baitute, zeiñek naturari ezin errefusa diozoketena, dolorerekin ematen baitiote; haiñek egiasko ispirituak bihotsetan erraten diotena, perfeki konprenditzen dute.

        Ispiritu hark, nola munduko gauzak ostikatu, eternalak maitatu, mundua mesprezatu, eta gabas eta egunas zerua desiratu behar duten, irakasten diote.

 

aurrekoa hurrengoa