www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVIII. GARREN KAPITULUA

Nola Iesu Kristoren eta saiñduen
exenpluen ondoan gauza estia
behar zaitzun sofritzea

 

IESU KRISTOK

        Ene semea, edo allaba zure salbamenduagatik zerutik jautsi nais, zure miseriak, ez nezesitates, baiñan amudioaren gaiñdidura eta biolenzias hartu ditut, zuri pazienzia irakastekotkat, eta mundu huntako pena eta trabailuak bihotz ones sofri dezatzuntzat.

        Ezen sorthu nintzen men menetik, gurutzean hil arteraiñokoan, es nais dolore gabe izatu.

        Askeneko pobrezian bizi izan nais.

        Mais ene kontra egiten zitusten pleintak aditu izan ditut.

        Mantsoki induria eta desohoreak sofritu ditut. Ene ungi egiñak ingratasunes, ene mirakuiluak blasfemioes ene doktrina saindua mesprezios pagatuak dire ikhusi izan ditut.

 

ARIMAK

        Jauna, horren pazient zeure bizitzean izatu zarenas geros, eta hortan berean zure aitari obedientzia soberano bat errendatu, justu da ni bezalako bekhatore miserableak, bere burua zure borondate saiñduari obeditzeko sofri dezan eta zuk ordenatu nahi darotazun bezenbat denboras, bizitze mortal hunen karga ene salbamenduarentzat ekhar dezadan.

        Ezen bizitze hau trabailuskoa izan arren, guziarekiñ zure graziaren puxantzas merezimenduaren suiet bat da; eta flakoen direnek es solament zure eta zure sainduen doloreen exenplues hura behar dute suportatu, baiñan halaber oraiño behar dute estimatu.

        Hargatik lege zaharrean zuten baiño konsolazione gehiago dugu, zeiñetan zeruko athea oraiño zarratua baitzen eta harat gidatzen zuen bidea ilhunagoa eta gutiago ezagutuagoa, gutiak zirenas geros haren bilhatzerat penetan ematen zirenak.

        Erresuma eternal hartan sartzea lehenbiziko denbora hartako bereko justu, eta sainduei debekatua zen, zeren eta zure odolaren prezioas eta zure gurutzearen indarras eta glorias baizen eziñ idek ahal baitziteken.

        Nola beras niri eta zure fidel guziei egiñ darokuzun grazia aski ezagut ahal dezaket, haiñ bide zuzena eta segura, zure erresuman sartzeko, erakutxi darotzuzunas geros?

        Ezen zure bizitze saiñdua gure bidea da, eta zure pazienzia adoragarria bide bat da, zeiñaren medios zureganat, gure golardo eta khoroarat bezala goan behar baitugu.

        Zerorek lehenik bide hori erakutxi espaziñdu, hala nola lehenik hortan ibili baitzare, nor zure segitzerat penetan ematen zen?

        Helas! zenbatak izaren ziren zure gibelean, zureganik urrunduak egoren zirenak, zure eman duzun exenpluas animatuak izan espalire?

        Ikhusten duzu, ene Iainkoa, mirakuiluen nonbre handiaren, eta utzi daroskigutzun instrukzioneen ondoan, ephel eta langituak garela.

        Zer liteke beras, zerorek argi handi hori zure segitzeko bistu espaziñdu?

 

aurrekoa hurrengoa