www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VIII. GARREN KAPITULUA

Nola Iesu kristok osoki bere burua
guretzat eman izan baitu,
manera berean hari gu ere
eman behar gaiskola

 

JESU KRISTOK

        Nola neure aita Iainkoari gurutzeko aldarean, eskuak hedatuak, eta gorphutza bilhusgorria dudala zure bekhatuen barkhamenduarentzat borondateski ofrendatu izan baiñaitzaio, halako maneras bai, non deusik espaitzait gelditu sakrifizio huntan, zeiñak Iainkoa mundu guziarekien errekonziliatu behar baitzuen, zerbitzatu estenik; manera berean mezako sakrifizioan egun guziez borondateski zeure burua, ofrenda puru eta garbi bat bezala ofrendatu behar duzu, Iainkoari zure afekzione, indar, eta bihotzeko hedadura guziez abandonatzen zaiskola, zer gehiago zureganik desiratzen dut, lekhat osoki eman zakiskidan baizen?

        Zeure burua gabe ematen darotazun guzia esdeus izaren zait, ezen zu xoilki bilhatzen zaitut, ez zure presentak.

        Guziak poseditzen ditutzula egiaski etzinduke deusik, nerori poseditzen espaninduzu; hala zuk eman ahal dietzakedatzuken deusek eziñ plazerik eman diezaket, zu zerori ofrendatzen ezpaizaiskit.

        Ofrenda eta osoki eman zakiskit, eta orduan zure ofrenda ederra izaren zait.

        Konsidera zazu osoki, ene aita Iainkoari zure amoreagatik sakrifikatu natzaiola, eta zure arimaren bazkatzat ene gorphutz, eta odol guzia eman izan dudala, osoki ni zurekiñ, naizen, eta zu halaber enekien.

        Zeure baithan egoten bazare, eta zureganik osoki ahal detzakedan gauzei borondateski abandonatzen ezpazaiskote, zure ofrenda esta osoa eta gure artean izaren den unionea inperfekta izaren da.

        Ofrenda horrek beraz, edo ene eskuetarat zeure buruaz egiñen duzun abandonamendu borondateskoak, zure obra guzien aitziñean joan behar du, baldiñ ene graziaren donua, eta libertate egiaskoa ardietsi nahi baitutzu.

        Hargatik gutiak dire bere barnean libro, eta argituak direnak, zeren osoki bere buruari ukho eziñ egiñ baitiozakete.

        Ezen bethiere nik pronuntzatu dudan oraklea fermu izaren da, nork ere dituen gauzei ukhatzen ezpatiote eziñ daiteke ene diszipulu. Nahi baduzu beraz ene diszipulu izan, zerori ofrenda zakiskit zure afekzione eta desira guziekien.

 

aurrekoa hurrengoa