www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VIII. GARREN KAPITULUA

Nola zeiñ guti bere burua
estimatu behar duen giristiñoak
Iainkoaren begietan

 

ARIMAK

        Auzartuko othe natzaio ene Jaunari minzateerat, ni herrautsa izan, eta gehiago estimatzen badut ene izatea, ene kontra kausituko zaitut, eta ene hobenek ekharriko dute lekhukotasun bat ene kontra, zeiñari inposible izaren baitzait ihardestea.

        Baldiñ ne buruaren sentimendu propioak galtzen baditut, baldiñ beheititzen banais, & baldiñ esteus egiten banais, hala naizen bezala fagore izaren dut zure grazia, eta zure argiak ene bihotzean distiatuko du, eta ene izatearen presunzionesko estimuaren kharrik mendreenak.

        Ene esteustasunean ithoko, eta sekulako fundituko dire, thulunbio hortan agerrarasten nauzu nerori, eta irakasten darotazu zer naizen, zer izatu naizen, eta zer estatutarat erori naizen, esteus nais, eta es nakien.

        Neure baitarat abandonatzen nauzunean ikhusten dut flakezia bera eta esteusa bera naizela; baiñan zure begitarteas fagoratzen banauzu, berehala borthisten nais, eta boskario berries gaiñdi egiten dut.

        Zure miserikordiaren miragarria, ene Jainkoa, manera huntan ene arima zeure kareses eta fagorees altxatzen eta ohoratzen duzunas geros bere pendura bethiere hark lurrerat izan arren.

        Hartan da ageri zure amudioaren efektu handia, nik merezi gaberik milla beharretan laguntzen zaitanas geros, eta fiñean milla hirrisku eta gaitz harrigarrietarik thiratzen, eta libratzen nabenas gerostik.

        Ezen neure burua sobera afekziones maitatus, galdu nais, eta zu xoilki bilhatzean eta amudio garbi bates maitatzean, kausitu zaitut eta kausitu nais, nerori zurekien eta zure amudioak neure esteutasunaren thulunbioan oraiño barnago eman nau.

        Hala bada, ene Iainkoa, zure ontasun infituak, ene merezies gorako, konparazionerik gabe, graziak ematen daroskit, eta oraiño zureganik izateko esparantza eta othoitz egiteko, ausarta ahal naiteken baiño gorago.

        Zaren ene Iainkoa, benedikatua, ezen ni ontasun guzien izateko ez kapable izan arren; gustiarekien zure maiestate eta ontasunaren propitatea da ingratei berei, ungi egitea, hala nola zureganik urrunduak direnei.

        Arren Iauna, konberti gaitzaitzu zureganat, egiasko ezagutzaille humillak; eta zure amudioan kharstuak garentzat, ezen zu zare gure salbamendu, gure saindutasun, eta gure indarra.

 

aurrekoa hurrengoa