www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIII. GARREN KAPITULUA

Lau abisu inportanziaskoes,
bethiere bakearen izateko

 

IESU KRISTOK

        Ene semea edo allaba, orai bakearen eta libertate egiaskoaren bidea nahi darotzut erakutxi.

 

ARIMAK

        Iauna bihotz guzias othoisten zaitut grazia hori niri egiteas.

 

JESU KRISTOK

        Ene semea edo allaba, duzun harta bethiere bertzeen nahiaren lehenago egiteko, ezen ez zeurearen.

        Gutis kontenta zaite, eta bethiere bertzeek baiño gutiago izatea hauta zazu.

        Bethiere askeneko lekhua bila zazu, eta guziak baino beherago izate atsegin har zazu.

        Bethi desira eta othoitz egizu Iainkoaren borondatea zure baithan osoki konpli dadin.

        Manera huntan gidatua izaren dena, duda, gabe bakean eta errepausu egiaskoan sarthuko da.

 

ARIMAK

        Zure mintzo labur horrek hainitz perfekzione bere baithan zarratzen du.

        Hitzes laburra da, baiñan sensu handis bethea, eta gure baithan produitu behar dituen fruktuetan abondanta da.

        Haren goardatzerat fidel ahal bañintz, hain erreiski esninteke nahas.

        Halaber bakea galtzen dudan guzian, eta neure burua inkietatua erremarkatzen dudanean, ezagutzen dut doktrina huntarik urrundua naizela.

        Baiñan, zu ene Iainkoa, gauza guziak ahal dituketzukena, eta bethiere gure arimen progotxu ispirituala maite duzuna, ene baithan handiaras edo berretaras zazu zure grazia, zuk manatzen darotazuna perfeki konplitzen dudala neure salbamendua egin dezadantzat.

 

 

PENSAMENDU GAISTOEN
KONTRAKO OTHOITZA

 

        Jauna etzaitezela eneganik urrun, ene Iainkoa begira diezadazu eta lagun nazazu; ezen haiñitz pensamendu eta beldurtasun handi ene arima aflijitzen dutenak, ene baithan alxatu izan dire.

        Nola haiñbertze etsaien artetik pasatuko nais, hetas kolpatua izan gabe?

        Nola hek ihesi egor ahal detzaket?

        Erran darokuzu zure Profetas, zure aitziñean ibiliko nais, munduko Prinzeen insolenziak porroskatuko ditut; presondegitako atheak idekiko ditut, eta gauzarik sekretuskoenak agertuko.

        Beras, Iauna, pronontzatu duzun Oraklea konpli zazu, eta zure bisaia sakratuaren aitziñetik ni trublatzen nauten pensamendu gaistoak doazen ihesi.

        Ene esparantza eta konsolazione bakharra zureganat tribulazione guzietan ihes egitea da, ene konfidenzia guzia zu haithan ematea, ene bihotzeko funsetik zu othoistea, eta pazienziarekin zure konsolazionearen begira egotea.

 

 

ARIMAREN ARGITZEKOTZAT
OTHOITZA

 

        O Iesus ona, zure barneko argiaren klaritateas argi nazazu; eta ene bihotzeko ilhuntasun guziak kasa zatzu. Ene ispirituaren ordinariosko distrakzioneak arrasta zatzu, eta tentazione borthitzenen egiñ ahalak hauts zatzu.

        Enetzat borthiski guduka zaite, eta bestia gaistoak ihes egor zatzu, erran nahi dut karezatzen eta gu galtzeko lausengatzen gaitusten pasione hek; zure puxantzak bakea eman diezadanzat, eta ene arima garbitzen dela zure tenplu saindu egin dadiñ, eta zure gloriaren ohoretan himno eta kantikoak detzan kanta.

        Haize eta tenpestei mana diozozute: errozu itsasoari, kalma adi, eta haizeari, etzakela gehiago egiñ haizerik, eta ene baithan kalma handia izaren da.

        Ene ariman distiaras zazu zure egia, hartas argitua dentzat, zeren lur huts eta ilhuntasunes betherikako bat bainais, zuk erran arteraiño, egin bedi argia, eta den egiña.

        Isurtzazu zerutik zure grazia, zure ihintz Iainkoskoas penetra zazu ene bihotza, debozionearen ures egizu harat uri, lurraren ihintztatzeko, eta fruktu exzelentetan hura abondant errendatzeko.

        Ene arima zureganat altxa zazu, zeiña guzia bere bekhatuen pisuan flakatua baita, eta egizu arren haren nahi guziak diren suspendituak, eta zureganat hedatuak, zeruko plazeren dulzetasuna gustatu ondoan lurrekoen pensatzean gorri eta ahalka nadintzat.

        Thira eta osoki separa nazazu kreaturen konsolazione iraupeneko estirenerarik: zeren munduko gauza batek ere ene apetitu edo desira eziñ osoki errepausa eta konsola batezake.

        Zurekien amudioaren gathe ezin urra deiteken bates junta nazazu, zeren zu zerori xoilki baitzare maite zaituena, bethe ahal dezakezuna, eta gauza guziak zu gabe espaitire itzal edo khea baizen.

 

aurrekoa hurrengoa