www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLVIII. GARREN KAPITULUA

Zeruko bakeaz, eta
mundu huntako miseriez

 

ARIMAK

        Zeruko zibitatearen egoitza dohatsua; o Eternitateko egun klara, gau batek ere ilhuntzen etzaituena, baiñan egia suberanoaren arraioez bethiere distiatzen duzuna.

        O boskarioz, segurantzaz eta errepausuz betherikako eguna, zeiñaren dohatsutasuna espaita xanjamendurat suiet.

        Oxala egun hura jadanik ethorria balitz eta tenporal diren gauza guziak denborarekien fiñatuak balire!

        Argi eternal batez egun hark saindu eta dohatsuetan klaratzen du; baiñan lurrean desterratuak direnei estiote urrundik edo itzalen medioz baizen, argitzen.

        Zeruko Ierusalem hartako burjesek badakite zeiñ boskarioz gaindi egiten duen, baiñan Ebaren ume desterratuak bere desterruan nigarretan daudez, bizitze huntako garratztasunak konsideratzen ditustela.

        Ezen denbora guti hemen bizi gare, eta gure egunak gaistoak, eta mireriez eta doloreez betheak dire.

        Gizona hemen milla fazoinez bekhatus lizundua da, haiñitz pasioneez amarratua, beldurtasunez trublatua, artha handiz inkietatua, kuriositatez bethea, banitatez poseditua, gezurrez itsutua, trabailluz nekhatua, tentazioneez inguratua, plazerez galdua, pobreziaz eta miseriaz tromentatua.

        O noiz ethorriko da gaitz haukien fiña! nois bizioen esklabotasun dohakabetarik libratua izaren naiz? noiz zutaz xoilki Iauna orhoituko naiz? noiz ene boskarioak gaindi egiñen du zutaz xoilki alegeratzen naizela? noiz libertate egiazko hartas gibelamendurik eta gorphutzeko eta ispirituko penarik batere gabe gozatuko naiz.

        Noiz bake egiazko hartaz, trublerik gabeko bakeaz, bake segur hartaz, barneko eta kanpoko bakeaz, parte guzietarik konstant eta fermu denaz gozatuko naiz.

        O Iesus ona! noiz zure aitziñean zu ikhusteagatik presentatuko naiz? noiz zure erresumaren gloria kontenplatuko dut? noiz izaren zaizkit gauza guzia nazen gauza guzietan?

        Noiz izaren naiz erresuma hartan zeiña eternitate guzitik zu maite zaitustenei preparatu baitiozute?

        Helas? pobre eta desterratu bat bezala hemen abandonatua naiz, etsaies betherikako lekhu batean, zeiñetan gerla bethiereko, eta gaitz eziñi konda deiteesken benzanbat baitire.

        Konsaia zazu ene desterramendua, esti zazu ene dolorea, zeren ene desira guziak zureganat suspiretan baitaudez.

        Munduak ene konsolatzeko presentatzen darozkidan gauzak karga zaizkit.

        Zutas ene ariman baina gozatzera su handirekin desiratzen dut, baiñan munduko gauzen amudioak eta ene pasione mortifikatu estirenek bethiere traiñatzen naute.

        Nahi nuke gauza guzies gorago ispirituz altxatua izan, baiñan haragiaren flakeziaz neure nahiaren kontra hari berari obeditzerat bortxatua naiz.

        Hargatik ni dohakabe naizena neure buruaren kontra gonbatitzen hari naiz, eta neure burua eziñ sofri dezaket, ispiritua bethi goiti hedatzen dela eta haragia beheiti.

        O zer estut nik ene baithan sofritzen, noiz eta ene ispirituan zeruko gauzez meditazione bat egiten baitut orduan berean kolpe batez milla fantosma eta pensamendu extrabagant haragiak presentatzen daroskit.

        O ene Iainkoa! etzaitezela urrun eneganik eta zure koleran etzaitezela zure zerbitzariaganik aparta.

        Etza zatzu zeure ihurtzuriak eta xismistak, eta kasa zatzu ispirituko estrabagant hek guziak.

        Ene etsaiaren artifizio gaistoen kontra egorratzu zute fletxak, biltzatzu zeureganat ene sensu guziak, ahantz aras dietzakidatzu munduko gauza guziak, eta detzadan mespreza bekatuak ene baithan inprimatzen dituen fantasma hek guziak.

        Lagunt zakiskit, o egia eternala! banitatearen mobimendu batek ere mobi esnazaken bezala.

        Jauts zaite ene bihotzerat, o plazer zerukoa! eta zure aitziñean munduko plazeren lizuntasuna dohan ihesi.

        Barkha dietzadatzu, o ene Iainkoa! eta zure miserikordiaren arabera trata nazazu zutas bertzerik ene debozionetan ispirituan baldiñ badut.

        Aithortzen darotzut, batzuetan haiñitz distrakzione dudala, ezen maiz esta ene ispiritua ene gorphutza jarria edo xutik dagoen lekhuan, baiñan bai hobeki pensamenduek norat ere eramaten baitute eta han.

        Proprioki ene pensamendua den lekhuan naiz eta ene pensamendua ordenarioski maite dudanetan da.

        Ezen berehala ene ispirituak errekuntratzen du naturalki eta usantsaz plazer egiten dioena.

        Zuk klarki erakusten darokuzuna, o egia eternala? erran darokuzunean: non ere baita zure tresora han da halaber zure bihotza.

        Zerua maite badut, zeruko ontasunes pensatzeaz plazer hartuko dut: mundua maite badut munduko ontasunez alegranzia eta haren gaitzez tristezia izaren dut.

        Haragia maite badut, haragiaren gauzak ene imajinazionean ditut, ispiritua maite badut gauza ispiritualez pensatzea plazer hartzen dut, ezen maite ditudan gauzez mintzatzeas edo mintzatzen aditzeaz ene baithan inklinazione bat sentitzen dut, eta gauza hekien imajinak plazerekien neure buruari errepresentatzen diotzat, hek neure bihotzean konserbatzen ditudala.

        Baiñan haiña dohatsu da, o ene Iainkoa; zeiñak zuregatik kreatura guziak bere bihotzetik desterratzen baikitu, naturari biolenzia egiten baitio, eta ispirituko berotasun saindu batez haragiaren desira gaisto guziak gurutzefikatzen baikitu, estatutan bere burua emateko zuri bere konszienziako bakean othoitz garbi bat ofrendatzeko, bere barne eta bere kanpoan lurreko gauza guziak bereganik urrunarazi ondoan, aiñguru sainduen konpañian Iainkoa bere ispirituan adoratzeko kapable errenda dadintzat.

 

aurrekoa hurrengoa