www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXII. GARREN KAPITULUA

Nola Iainkoak egin daroskigun
ontasun handies orhoitu behar dugun

 

ARIMAK

        Zure lege sainduan, Iauna, ene bihotza idik diezadazu, eta zure manamendu sainduetan nola ibilli behar dudan, irakats dazu, hala nola zure borondate saindua konprendiaras, eta detzadan atenzione handirekiñ konsidera, eta ene ispirituan fagore jeneral eta partikularak iragan, zeiñes ene arima bethe baituzu, zor zaitzun ezagutzarekien, grazien akzioneak errenda dietzakizudantzat.

        Egia da badakit eta bihotz ones aithortzen dut, esnaizela kapable, zure dohainik mendreenaren digneki ezagutzeko.

        Egin darokidatzun ontasun guzies infinituki beherago nais, eta nitas gorago zenbat zaren konsideratzen dudanean, zure handitasunaren kontenplatzen, ene ispirituak faltatzen du.

        Ariman eta gorputzean poseditzen ditugun gauza guziak, nahis ontasun barnekoak eta kanpokoak, nais naturalak, nahis naturas goragokoak, egiñ daroskidatzun haiñbertze grazia eta fagore dire, irakasten darozutenak nola ohoratu behar dugun fiñ gabeko ontasunaren ithurri sakratu hura, zeiñetarik gure baithan diren ontasun guziak, isurtzen baitire.

        Batzuek hetarik gehiago, bertzeek gutiago dute, baiñan guziak zureganik heldu dire, eta nihork eziñ deusik zu gabe duke, ez xoilki ontasunik mendreena ere.

        Dohañik handiena errezibitu duena ezin bere merezias glorifika eta bertzees gorago altxa deiteke eta gutien errezebitu duenari erreportxurik ezin eman diozoke, ezen guzietako handien eta hoberena, gauzarik mendreenak bere buruari atribuatzen diotzana da, zeiñak grazien akzione bethierekoak zuri errendatzerat humillena eta debotena baita.

        Guzietako esteusena, bere burua estimatzen duena, hura da kapableena zure present sakratuen errezibitzeko.

        Norbaitek fagore hetarik gutiena errezebitu duela ikhusten badu, estu tristatu eta asarratu behar, ez eta ere halaber gehiago errezibitu dutenei, inbidiarik ekharri behar.

        Lehenik zure ontasun fiñ gabekoa admiratu eta ohoratu behar du zeiñak nihor konsideratu gabe, abondanzia liberal eta borondatesko bates, bere presentak ematen baikitu.

        Guzientzat laudatu behar zaituste, guziak zureganik xoilki heldu direnas geros.

        Badakizu nori zer zaion konbeni; zuri dagotzu eta ez guri ezagutzea zergatik bat bertzea baiño gehiago edo gutiago den fagoratua; zeren zuk zerorek xoilki gizon bakotxaren merezien neurria, markatu baitutzu.

        Hargatik ene Iainkoa sinhesten dut, zuk presuna bati egiñ ahal diozokezuken graziarik handien bat dela, ez ematza haren baithan donu hetarik, zeiñek kanpoan distiatzen baitute eta gizonen laudorio eta admirazioneak bereganat thiratzen.

        Baldiñ norbaitek bere burua pobre eta fagore guzies billuzia ikhusten badu, estu ez asarratu eta tristatu behar, baiñan konsolazione eta allegrantzia handi bat behar du izan, zeren zuk ene Jesus, pobreak humilak eta mesprezatuak zure adiskidetzat eta zure etxean egotekotzat hautatu baikitutzu.

        Egia hunen lekhuko dire, zure Apostoluak, zeinak mundu guziko prinzetzat errendatu baikitutzu.

        Gizonen artean bizi izan dire, hekienganik errezibitzen zitusten tratamendu gaistoes pleintatu gabe; humil eta sinple maleziarik eta tronperiarik batere etzutela.

        Zure izenaren ohoretan afrunturik handienen sofritzean ematen zuten bere boskario guzia, eta munduak zer ere gehienik abhorritzen baitu, hura hek afekzione handirekien besartzatzen zuten.

        Hargatik zu maite zaituenak eta zuk egin ditutzun ontasunak ezagutzen ditustenek, estute bertze satisfazionerik behar, zure borondate saindurat erremetitzea, eta gauza guzien gaiñetik zure desteinu eternalak adoratzea baizen.

        Hartas konsolatu eta satisfatuak behar dute izan, halako maneras bai, non borondates haiñ xume izaterat, behar bailukete desiratu, nola norbaitek handiena nahi bailuke izan; eta hain kontent behar dute izan ikhusteas mesprezatuak eta nihortas ezagutuak ez izateas, nola anbiziosek nahi bailukete guzies ohoratu eta ezagutuak izan, ezen zure borondateak eta zure gloriaren izenak gauza guziak ixitu behar dituste, eta hetan satisfakzione eta boskario gehiago kausitu behar dute, zureganik errezibitu ditusten, eta ethorkizunean errezibi ahal detzaketen grazia guzietarik baino.

 

aurrekoa hurrengoa