www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI. GARREN KAPITULUA

Nola ez komuniatzeas
bizitzeari ihez egiten zaion,
eta indignoki komuniatzeas
hobenduri nihor egiten den

 

ARIMAK

        Iauna zure handitasun eta ene ezdeustasuna konsideratzen ditudanean, hagitz ikharatzen naiz eta neure baithan konfunditua naiz.

        Ezen zureganat hurbiltzen espanaiz, bizitzeari ihes egiten diot, eta indignoki hurbiltzen banaiz, falta handi bat egiten dut.

        O beraz ene Iainkoa! ene sustengatzaille! eta ene beharretan konseillu eta argi ematen darotazuna, zer egiñen dut.

        Zerorek iduki behar dudan bide xuxena irakats diezadazu, eta zenbeit pratika labur komunione sainduarentzat, erregelatzen zerbitza dakidan bat, eman diezadazu.

        Ezen abantail hagitz handi bat zait jakitea, nola neure bihotza preparatu behar dudan progotxurekien misterio Saindu hori errezibitzeko, eta sakrifizio handi, eta Iainkosko hori zor zaitzun pietate eta erreberenziarekien zuri ofrendatzeko.

 

aurrekoa hurrengoa