www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LI. GARREN KAPITULUA

Nola kristabak gauza behera eta
kanpokoetan okupatu behar duen,
agortasunean kausitzen denean

 

JESU KRISTOK

        Ene semea edo ene alaba eziñ bethi bertutearen berotasunean eta desira handian zaudeske, ez eta ere kontenplazionearen gradu gorean; baiñan batzuetan nezesario duzu bekhatu orijinalaren korrupzionea dala kausa gauza beheretarat iauts zaitezen, eta zeure nahiaren kontra penarekiñ bizitze korrunpitu hunen karga pisua ekhar dezazun.

        Gorphutz mortal batez bestitua zareiño, zure arima nekhatua, eta halako pisu handiaren aspian borthiski trabaillatua izaren da; beraz haragi hortaz inguratua zareiño, haren pisutasunaz suspirak egiñ behar ditutzu, zeiñak bizitze ispiritualaren exerziziotarat, eta Iainkoaren handitasunaren kontenplazionerat zeure burua aplikatzeaz debekatzen baitarotzu; orduan progotxu izaren da zuretzat, kanpoko obra humiletarat errekortu izaterat, akzione onez nekhadura hura errekreazionera xanjatzerat: ene eta ene graziaren isurduraren begira konfidenzia fermu batekiñ egoterat, eta zure desterrua eta ispirituko agortasuna pazienziarekiñ sofritzea, berriroki zure bisitatzera eta zure penetarik libratzera ethor naitekeiño.

        Ezen barneko bake, zure trabaillu guziak ahantsaraziko daroskitzun batez, betheko zaitut, neure eskrituren plazeresko baratzean sararaziko zaitut, eta bihotzeko hedadura miragarri batekien ene manamenduen bidean kurri erabilaraziko zaitut, orduan erranen duzu Jaundoni Paulerekin: bizitze huntako dolore guziek estutela egun batez, Iainkoak gure baitan erakutxiko duen gloriarekin, proportzionerik.

 

aurrekoa hurrengoa