www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LVIII. GARREN KAPITULUA

Nola sainduak imitatu behar diren,
eta ez disputatu,
ea zeiñ den hetarik handiena

 

IESU KRISTOK

        Ene semea edo alaba begirautzu materia gora eta Iainkoaren juiamendu estaliez disputatzeaz; zergatik bat abandonatzen duen, eta bertze bat bere gloriarat altxatzen, zergatik bat aflijitua den, eta bertzea ohorez eta glorian berregiñdua.

        Gauza hauk gizonen argiak iragaren dituste, eta haukien penetratzeko egiñ ahala egiñ arren, sekulan ene jujamenduan beheratasuna bere arrazoiñez estute fundatuko.

        Etsaiak beraz suiet hunen gaiñean tentatzen baitzaitu, edo esperen zenbait kuriosek zureganik jakin nain badute, ihardets diozozute Profetaren hitz hura; justua zare, Iauna! eta zure jujamenduak zuzenak dire, eta bertze hitz hau halaber, Iaunaren jujamenduak egian fundatuak dire, eta berenez justifikatuak.

        Ezen gizonei dagote ene jujamenduez beldur izatea, ez hek examinatzea, zeren gizonaren ispirituak eziñ konprendi baitetzake.

        Etzaitezela halaber penetan eman nezesario estiren kestione eta disputez, sainduen merezimenduen gaiñean, ea bata sainduago den bertzea baiño, eta zeiñ den handiena zeruko erresuman.

        Gauza horiok maiz kontestatzen direnean, progotxu gabeko gauzak kausatzen dituste, eta superbiotasuna banagloriarekiñ entretenitzen dute; zeiñetarik gero jelosiak sortzen baitire; batak superbiotasunekiñ sustengatzen duela saindu bat, bertzeak bertze bat.

        Halako gauzak bilhatzea edo jakiñ nahi izatea, estute frukturik ekhartzen, baiñan ene Sainduei hagitz desplazer egiten zaiote.

        Ezen ez naiz diferentziasko Iainkoa; baiñan bai bakeskoa, eta bake hau estago nork bere burua goratzean, baiñan bai humilitate egiaskoan.

        Batzuek Saindu batzuen aldetat zelo edo afekzione gehiago dute, ezen ez bertze batzuenganat, baiñan afekzione hura hobeki da gikoneskoa ezen ez Iainkoskoa.

        Nik kreatu ditut Saindu guziak, nik hei eman diotet grazia, nik errekonpensatu ditut gloriaz.

        Hekien bakhotxaren mereziak nik ezagutu ditut, eta ene zeruko estitasunaren benedikzioneaz aitziña joan natzaiote.

        Nik mende guzien aitziñetik ene maiteak ezagutu ditut, eta mundutik hautatu, eta ez hek ni.

        Nik ene graziaz hautatu, ene miserikordiaz thiratu, eta haunitz tentazioneen artean asken fiñeraiño gidatu ditut.

        Nik hekien bihotzetarat konsolazione sainduak isuri izan ditut.

        Nik perseberanzia hei eman ondoan, gaitz guzietan hekien pazienzia khoroatu izan dut.

        Nik hek guziak lehenbizikotik askenekoraiño ezagutzen eta amudio eziñ explika deiteken batez, maitatzen ditut.

        Nik merezi dut ene Saindu guzietan laudatua, eta gauza guzien gaiñetik benedikatu eta ohoratua hetarik bakhotxean izatea, gloria handirat predestinatu eta altxatu ondoan, hekien merezimendu aitziñeko propiorik gabe.

        Nork ere beraz ene saindutarik mendreena mesprezatzen badu, estu handiena ohoratzen.

        Eta nork ere ene Saindutarik bati ere induria egiten baitio, niri eta zeruan diren guziei egiten dio.

        Ezen guziak amudioaren gatheaz bat dire, sentimendu eta borondate bat dute; eta guziak haiñaren bakhartasunean, zeiña guzia guzietan baita, elkhar maite dute.

        Baiñan oraiño guziak (baiño estimatzekoago dena) bere buruak eta merezimenduak baiño, gehiago maite naute.

        Ezen bere buruaz eta amudio propioaz gorago rabituak direla osoki ene amudioan barna sartzen dire zeiñaz gozatzen baitire, eta zeiñetan bere dohatsurasun eta errepausu guzia kausitzen baitute.

        Goratasun huntarik eziñ behiñere jauts deiteke, ezen egia eternalaz betheak direla, sekulan hilen esten amudioren khar batez erretzen hari dire.

        Beudez beraz ixillik haragizko eta animaliasko gizonak, espezate arrazoiña sainduen estatuaz, bere abantail eta satisfakzione propioa baizen maite estutenaz geroz.

        Ene egia eternalaren erregelaren araberat eskituste konsideratzen; baiñan bere inklinazione eta fantasiaren araberat, altxatzen eta beheititzen dituste.

        Haiñitzetan ignorantzia da, eta partikularki guti argituetan, zeiñak espaitire kapable amudio perfekt, eta ispiritual batez nihoren maitatzeko.

        Inklinazione natural eta afekzione osoki humano batez Saindu bat, bertzea baiño maiteago dute, eta nola ere baitire lurresko gauzetan, zerukoetan ere orobat dire.

        Baiñan bada diferenzia bat hurren fiñ gabekoa perfekt estirenen pensamenduen, eta gizon argituek Iesus Kritoren rebelazionetik errezibitzen duten ezagutzaren artean.

        Emozu beraz ene semea edo alaba, goardia zeure buruari, eta etzazula kurioski trata zure jakintasuna ixitzen duten gauzez: baiñan den zure artha guzia nondik zeruko erresuman izaren duzun lekhu, askenekoa izaren bada ere.

        Eta norbaitek baliaki ere nor den zeruko erresuman sainduen eta handiena, zertako luke ezagutza hura, baldiñ handik bere buruaren gehiago ene begien aitziñean humiliatzeko eta su handiagoarekien glorifikatzeko, suiet bat hartzen espadu?

        Hagitzez maiteago dut bere bekhatuen handitasuna, eta bere bertutearen flakotasuna, eta zenbat ene saindutan distiatu duen perfekzione hartarik urrundua den konsideratzen duena, ezen ez hekien handitasunaz, edo xumetasunaz disputan hari dena.

        Hagitzez hobeago da orazionez eta nigarrez sainduen ohoratzea, eta hekien bitartekotasunaren laguntza puxanta, bihotz humil eta behera batekien galdegitea, ezen ez hekien sekretuak glorian banoki bilhatzea.

        Sainduak zutaz perfeki kontent izaren dire, baldiñ zeure buruaren kontentatzen, eta zure solasen bridatzen badakizu.

        Estire bere mezimendu propioez glorifikatzen, zeren bere baithan duten ontasunik batere espaitiote bere buruari atribuatzen, baiñan guziak niri egiten doroskidate; zeren nik hei, ene kharitate fiñ gabekoaz guziak eman baitiotzatet.

        Haiñ betheak ene Iainkotasunaren amudioaz, eta plazeraren gaindiduraz badire, non nahiz hekien gloriari, nahiz hekien dohatsutasun suberanoari espaita posible deusik saltatzea.

        Zenbatenaz sainduak gorago baitire zeruko glorian, hanbatenaz bere baithan humillago dire, hanbatenaz eneganat hurbilago, eta ene amudioaren suaz penetratuago dire.

        Hargatik da eskritura sainduan errana, bere khoroak Iainkoaren tronuaren aitziñean etxatzen ditustela, eta bildotsaren aitziñean bere bisaietarat erortzen direla, eta eternitate guzian bizi dena adoratzen dutela.

        Haiñitzek bilhatzen dute, ea nor den Iainkoaren erresuman saindurik handiena, zeiñek biskitartean espaitakite hetarik mendreenaren artean lekhurik batere izaren dutela.

        Zeruan xumeena izatea handi izatea da, zeren han guziak handi, eta Iainkoaren seme deithuak, eta egiaskoak izaren baitire.

        Xumeak millen artean altxatuak izaren dire, eta bekhatoreak bizitze luze baten ondoan, sekulan fiñatuko esten heriotze batez hillen dire.

        Hargatik ene diszipuluek egun batez galdegiten zarotatela, ea zeiñ zen handiena zeruetako erresuman, ihardetsi izan nioten, baldiñ konbertitzen eta haur xumetxoak bezala egiten espazarete, etzarete zeruko erresuman sartuko.

        Nor ere beras haur hau bezala humiliatuko baita, hura izaren da zeruko erresuman handiena.

        Diren dohakabe xumeekien borondateski beheititu nahi estutenak, zeren zeruko athea xumea baitha, eta handik eziñ iraganen baitire.

        Beha gaitz dagitela aberatsek mundu huntan bere konsolazioneak ditustenek, zeren pobreak Iainkoaren erresuman sartzen direla, hek oihus eta suspiretan kanpoan egoten baitire.

        Humilak allegera zaiteste, pobreak boskario; gaindi egizue, zeren zeruko erresuma zubena baita, gustiarekiñ egian ibiltzen bazarete.

 

aurrekoa hurrengoa