www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLII. GARREN KAPITULUA

Nola ez den bakerik
munduko presunetan eman behar

 

IESU KRISTOK

        Ene semea, edo ene alaba, zure bakea presuna batean ematen baduzu, zeren haren konbersazionean eta zure sensuen konformitatean harenekien kausitzen duzun, zure arima trublean, eta inkonstantzian izaren da.

        Baiñan egia bethi bizi, eta dagoenaganat baduzu zeure errekorsua, etzare tristatuko zure adiskidearen urruntzeas ez eta haren heriotzeas ere.

        Zure adiskidearentzat duzun amudioak, ene baithan bebar du izan fundatua, eta enegatik on, bertutez betherikako eta maitagarri diren presunak afekzionatu behar ditutzu.

        Ni gabe adiskidetasuna ez da ez egiaskoa, ez eta ere iraupenekoa, eta bi presunen arteko adiskidetasuna ez da garbia baldiñ neroni ezpainaiz hekien amudioaren gathea.

        Halako maneras maite tutzun presuna beren afekzioneentzat behar duzu hilla izan, non desiratu behar baitzinduke egiñ ahal bezanbat, gizonen konpañietan ez kausitzea.

        Zenbatenas gizona lurreko konsolazione guzietarik urruntzen baita, hanbatenas Jainkoaganat hurbiltzen da, eta zenbatenas bere esdeustasunaren thulunbiorat erortzen baita, hanbatenas zerurat Iainkoaganat goititzen da.

        Nork ere bere buruari zenhait ontasun atribuatzen baitio, debekatzen du Jainkoaren grazia ethor estakion, zeren Ispiritu Sainduak bethiere bihotz humilla bilhatzen baitu.

        Baldiñ baziñaki zeure buruaren ezdeus errendatzen, eta munduko gauzen amudiotik osoki billusten, ikhusiko nindukezu, zeure baitharat ene grazia guzien abundantziarekiñ jausten.

        Zenbatenas kreaturei begiratzen baitiozute, hanbatenas gutiago zeure kreatzailleari egiten diozu.

        Ikhas zazu zeure buruaren benzutzen, ene Amoreagatik, eta orduan zure arimak baratxe ikhasiko du haren ezagutzen.

        Den xumeena ere baldiñ bada gauza bat, eta hura maitatu eta begiratua baldin bada, behar esten bezala, amudio hura tatxa bat da bihotzean, eta hura pisu errendatzen dubena ontasun suberanoarekiñ juntatzeko.

 

aurrekoa hurrengoa