www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

III. GARREN KAPITULUA

Nola arima debotak
bere indar eta boskarioa
Komunione Sainduan
kausitu behar duen

 

ARIMAK

        Huna non Iauna heldu naizen zureganat, zure grazia eta benedizionetan parte izatera, eta zure banket sakratuan boskarios gaindi egitera, zeiñ boskario: zure pobrearentzat preparatu baituzu, o miserikordiaren Iainkoa zure dulzetasunaren abundanzian.

        Desira ahal dezakedan, eta desiratu behar dudan guzia zure baithan kausitzen da.

        Zu zare ene salbamendu eta redenzionea; esparantza eta indarra, zu zare ene ohore eta gloria.

        Beras zure zerbitzariaren arima gaur alegera zazu, zeren o Iesus ene salbatzaille eta ene Iainkoa zureganat ene arima altxatu baitut.

        Orai errespetu eta zor zaitzun debozionearekiñ desiratzen dut zure errezibitzera, ene etxean sar zaiten, da ene nahia, Zakeerekiñ benedikatua izateko dezadan merezi, eta Abrahanen umeen balsan emana, kausi nadiñ.

        Ene arima zure gorphutz Sainduaren errezibitzeko, eta ene bihotza zurekiñ juntatua izateko desiras, erretzen hari dire.

        Eman zakiskit eta aski zait: ezen zure baitharik kanpoan konsolazione fuerte guziak falsoak dire.

        Eziñ naiteke zu gabe, eta zure bisita gabe eziñ halaber bizi naite.

        Hargatik mais zureganat hurbildu behar dut; eta errezibitu behar zaitut, sendatu behar naben erremedioa bezala, bidean flaka eznadintzat zeruko janharias gabetua banas.

        Hori bera irakatsi darokuzu, o Iesus miserikordiaren Jainkoa! noiz eta ordus pobluei predikatzen baitziñoten, eta hañitz eritasun diferentetarik sendatzen zintuela, erraten diozute zure diszipuluei.

        Eskitut hek bere etxetarat egorri nahi barurik, bidean flaka esteitezentzat.

        Egidazu beras zure ontasunetik parte, ene salbatzaillea zeure Sakramenduan zure gorphutza utzi duzuna zure fidelen konsolazionearentzat, ezen zu zare arimaren neurrimendu plazereskoa, eta zu digneki jaren zaituena zure gloria eternalaren partizipant eta primu izaren da.

        Nola maiz bekhatu egiten baitut, eta gauza guti aski faltatzeko, nezesario da, bethiereko orazioneez, konfesioneez, eta komunioneez, erreberri, susta, eta garbi nadiñ, beldurrez zure gotphutz sakratuaren denbora handis ez errezibitzeas, neure desira sainduez baratxe baratxe hots nadiñ.

        Ezen gizonaren inklinazioneak, eskritura sainduak dioen bezala, gastetasunetik gaitzerat ekharriak dire; eta zure laguntza sainduak sendatzen espadu, gerotik gerora korrunpituko da.

        Beras komunione sainduak gaitzetik erretiratzen gaitu, eta onean borthisten.

        Ezen orai komuniatzen, edo misterio sainduak ofrendatzen ditudan berean, haiñ neglijent eta ephel baldiñ bainas, zer egiñ neiteke halako erremedioa hartzen, eta halako laguntza handia bilhatzen espanu?

        Eta zelebratzeko estatuan egun guzies kausitzen espanas disposatua, guziarekiñ egun guzies misterio sainduak denbora suerte batzuetan errezibitzeko, eta grazia handi hartan partale izateko, artha izaren dut.

        Ezen hau da arima fidelaren konsolazione prinzipala eta kasik bakharra, bere gorphutz mortalean behere huntan estranjer deiño bere Iainkoaz maiz orhoitzea, eta bere bihotzeko debozione osoas bere maitea errezibitzea.

        O ontasun miragarria! o humilitate eziñ konprendi deitekena! zu ene kreatzaille, ene Iaun, eta ene Iainkoa, Ispiritu guziei bizitze emaillea, ethor zaitezen arima pobre batetarat, eta zure Iainkotasun eta gizontasunaren aberatstasun guziak enplega dezatzun, hura ontasunez bere beharrean betetzeko.

        O arima dohatsua! zeiñak sainduki eta deboki bere Iaun eta Iainkoa errezibitzeko ontasuna baitu, eta hura errezibitzen duena boskario ispiritual batez betetzen baita.

        O zeiñ Iaun handia errezibitzen duen! ala hark errezibitzen duen ostalera maitagarri baita! ala konpañia egitera heldu zaiona dultze baita, ala ikhusterat heldu zaion adiskidea fidel baita! ala juntatzen zaion esposa eder, handi eta maitatzea mezezi duena baita, infinituki mundu huntan maita eta desira deiteken guzia, ixitzen duenas geros.

        O ene maitea! ene arimaren plazera, zeru eta lurra eman diozuten distiadura guziarekiñ ixil eta estal beites, zeren espaitute deus eder eta miragarririk zuk eman diozutena baizen, eta zeren hekien edertasuna espaita zurearekiñ igoal izaren, zu zeiñaren izena eziñ konprendi baititeke, eta zeiñaren zuhurtzia infinitua baita.

 

aurrekoa hurrengoa