www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVIII. GARREN KAPITULUA

Nola kanpoko gauzetan
bakea konserbatu behar den

 

IESU KRISTOK

        Ene semea, edo ene alaba, non ere baitzare zer ere egiten baituzu, duzun artha bethiere zeure barnean libro izateko.

        Inperio bat zeure baithan konserba zazu, diren gauza guziak zure azpiko, eta ez zu hekien.

        Zaren zure akzione guzien Iaun, eta gidari, eta ez esklabo.

        Manera huntan igoal izaren zare haiñekien, zeiñak juduez erosiak zirela segidan libro baitziren, eta hebru egiazko egiten zarela, Iainkoaren umeen estatu eta libertate egiazkorat iraganen zare, zeiñak presenteko gauza hautaz beherago baitaudez, eternalak xoilki kontenplatzeko.

        Begi eskerraz baizen munduko pasatzen den figura ikhusten eztutela, eta eskuiñas zeruko ontasunak.

        Denborako gauzek ez dituste hek bereganat thiratzen, baiñan hek bereganat thiratzen dituste gauza hek, Iainkoa ungi zerbitzatzeko: Iainko ofiziale handias ordenatuak izatu diren bezala, zeiñak bere kreaturan ez baitu deusik utzi ungi erregelatua ez denik.

        Etzatzula juja mundu huntan arribatzen diren gauzes kanpoko itxuren arabera, eta etzazula examina haragisko begi batekiñ ikhusten, eta aditzen duzun guzia.

        Duzun artha berehala tabernaklean sartzeko Moise bezala, Iainkoa han konsultatzeko zenbait ordus Jainkoaren errepusta adituko duzu, eta hañitz gauza presenteko eta ethorkizunekoez instruituko zaitu.

        Ezen ikhusten dugu Moisek bethiere Tabernaklerat errekorsu izatu dubela, kestione gaitzez, eta dudazkoez bere burua argi arasteko: era hirrisku handitan zenean eta Iainkoen maleziaz atakatua, orazioneas Iainkoaren sustengua izatekotzat, baliaizen zen.

        Zuk ere fazoiñ berean zure bihotzeko santuariorat sarthu behar duzu, han Iainkoari kontinualki galdegiteko bere graziaren laguntza.

        Halaber eskriturak irakasten darotzu Iosue eta Israeleko umeak gabaonites trunpatuak izan zirela, zeren eta ez baitzuten lehenago Jainkoaren oraklea konsultatu, eta poblu haren hitz dultzeak, eta artifizioz betheak ariñkiegi sinhesten zitustela, konpasione falso batez trunpatuak izatu ziren.

 

aurrekoa hurrengoa