www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LVI. GARREN KAPITULUA

Nola geure burua mesprezatu behar dugun
eta Iesu Kristo imitatu,
haren gurutzea ekhartzen dugula

 

JESU KRISTOK

        Ene semea edo alaba, zenbatenaz zeure baitharik ilkitzo baitzare, hanbatenaz ene baithan sarthuko zare.

        Nola barneko bakea, kanpoko deusik ez desiratzetik ardiesten baitha, halaber bere barnean bere burua kitatzeaz bibotzaren barnean Iainkoarekiñ juntatzen du.

        Nahi dut ikhas dezazun zeure buruari perfeki ukho egiten, ene borondateari, kontradikzione eta murmurazionerik gabe odedi diozozun.

        Segi nazazu, ni naiz bidea, egia eta bizitzea, eziñ bidean baizen nihor ibil ahal deiteke; eziñ nihork egiaren medioz baizen ezagut ahal dezake, eta eziñ bizitzeaz baizen bizi ahal deiteke.

        Ni naiz segitu behar duzun bidea, sinhetsi behar duzun egia, eta esparantza behar duzun bizitzea.

        Ni naiz bide eziñ ganbia naitekena, ni naiz egia eziñ tronpa naitekena, eta fiñean ni naiz bizitze eziñ akhaba naitekena!

        Ni naiz bide infinituki xuxena, egia haltoa, bizitze egiaskoa, dohatsua, eta kreatu izatu ez naizena.

        Ene bidean egoten bazare ezagutuko duzu egia, eta egiak libratuko eta posediaraziko darotzu bizitze eternala.

        Bizitzean sarthu nahi baduzu, manamenduak goarda zatzu.

        Egia ezagutu nahi baduzu, ene baithan sinhets ezazu.

        Perfekt nahi baduzu izan, ditutzun gauza guziak sal zatzu.

        Ene diszipulu nahi baduzu izan, zure buruari ukho egiozu.

        Bizitze dohatsua poseditu nahi baduzu, presenteko bizitzea mespreza zazu.

        Zeruan altxatua nahi baduzu izan, lurrean humilla zaite.

        Enekien erregiñatu nahi baduzu, gurutzea enekien ekhar ezazu.

        Gurutzearen adiskide xoilek dohatsutasuneko bidea kausituko dute, hala nola argi egiaskoarena.

 

ARIMAK

        Ene Iaun eta ene Iainkoa, zure bizia horla munduaz hertsia eta mesprezatua izatu denaz geroz; egidazu grazia imita zaitzadan, eta munduak mesprezatzen nabenean, pazienki mesprezio hura har dezadan.

        Ezen zerbitzaria esta bere Iauna baiño handiago, eta diszipulua ezta bere nausia baiño gehiago.

        Zure zerbitzaria exerza bedi zure bizitzearen imitazionetan, ezen hartan da ene salbamendu eta saindutasun egiaskoa.

        Hartaz lekhora irakurtzen eta aditzen dudan guziak ez nau konsolatzen, ez eta ere osoki behiñ ere satisfatzen.

 

IESU KRISTOK

        Ene semea edo alaba, irakurri duzunaz eta dakizunaz geroz ene bizitzean egiñ ditudan gauza guziak, hek fidelki pratikatzen baditutzu, dohatsu izaren zare.

        Norbaitek ene manamenduak baldiñ badakizki eta goardatzen baditu, hark maite nau, eta halaber nik ere hura maitatuko dut, hari agertuko natzaio, eta ene aitaren erresuman, jarraraziko dut.

ARIMAK

        Ene Iesus Iauna! zuk erraten eta prometatzen darrotasuna arriba dakidan, eta grazia handi horren errezibitzeko kapable errenda nazazu.

        Errezibitu dut, ene salbatzaillea, errezibitu dut zure eskutik gurutzea, zeiña heriotzeraiño ekharriko baitut.

        Ezen egia bada fraide baten bizitzea gurutze bat dela, baiñan gurutze hura bide bat dela hura zerurat daramana.

        Behiñ bide hartan ibiltzen hasi izan naiz, ezta permis gibelat bihurtzea, eta gutiago haren kitatzea.

        Kuraia, ene anaiak; guziok elkharrekien ibil gaiten, Iesus gurekien izaren da.

        Iesusen amoreagatik gurutzea besarkatu dugu, haren berarengatik persebera zagun.

        Gure buruzagi eta gidaria dena, gure sustengu eta indarra izaren da.

        Huna gure errege gure aitziñean non doan, guratzat gudukatzerat.

        Kuraia handi batekien segi zagun; estadiñ nihor flaka, estuen nihork beldurrik.

        Garen prest jeneroski gerla hortan hiltzeko, eta gure gloria etzagula lizun eta tatxa, gurutzetik ihes egiten dugula.

 

aurrekoa hurrengoa