www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLVI. GARREN KAPITULUA

Nola gizonen jujamenduak
mesprezatu behar diren,
eta Iainkoarenak xoilki konsideratu

 

IESU KRISTOK

        Ene semea, edo ene allaba, zaude konstant eta duzun ene baithan zure esparantza, ezen zer dire gizonen hitzak, hitzak baizen? airean gora bolatzen dire, baiñan harriaren fermutasuna eziñ kolpa dezakete.

        Baldiñ hobenduri bazare, duzun atsegiñ, eta zure kontra erraten duten hitzez balia zaite zeure buruaren korrijitzeko.

        Faltadun espazare duzun plazer induria horren Iainkoaren amoreagatik sofritzeaz.

        Helas! gauza gutia da okasionetan zenbait hitz sinpleki sofritzea, oraiño kapable ez garenaz geroz tromenta handien pairatzeko.

        Eta zergatik hitz horiok ariñak izan arren bihotzeraiño ukitzen zaituste lekhat zeren haragizkoa zaren, eta zeren behar zinduken baiño gizonentzat konsideratzione gehiago duzun baizen.

        Ezen nola beldur baitzare mezprezatua zaren, estuzu nahi zeure faltez erreportxatua izan, eta hek nondik eskusatuko ditutzun trabaillatzen hari zare.

        Baiñan sartzaite oraiño barnago zeure buruaren ezagutzan eta ikhusiko duzu mundua oraiño zure baithan bizi dela, eta oraiño baduzula nahi superbios bat gizonei plazer egitekoa.

        Ezen mesprezatua, eta zure hutsez konfunditua izatea nahi estuzunaz geroz ageri da etzarela egiaski humil ez eta ere egiazki munduarentzat hilla, eta mundua estela egiazki zuretzat hilla ez eta ere gurutzefikatua.

        Baiñan adizazu ene hitza eta gizonen hitz guziek etzaituste ukituko.

        Zu besteagatik, kalomnia pozoiñastatuenak pensa ahal dezaken guzia, publizatzen balute ere, induria hek guziek zer kalte egiñ ahal diezakezukete.

        Baldiñ airean bolatzen den lastoa bezala hek pasatzera usten bazintu? balukete hek guziek elkharrekiñ indarrik aski, zure burutik ilerik mendreenaren eror arasteko.

        Nork ere espaitu Iainkoa bere begien aitziñean, eta nor ere bere bihotzaren barnerat erretiratua espaita, erreiski mespreziosko hitzik mendreenak kolpa dezake.

        Baiñan bere konfidentzia ene baithan ematen duenak, eta bere buruaz egiten duen jujamenduaren gaiñean sustengatzen estenak, gizonen partetik arriba ahal dakion deusez ere estu beldurtasunik izaren, ni naiz guzien jujea nik bihotzaren sekretuak penetratzen ditut, badakik gauzak nola egiñ izan diren, ezagutzen dut perfektki induria emaillea eta haren sofritzaillea.

        Ene ordenas hura sofritzen duzu, ene permetimenduz frogatua zare, hañitzen pensamenduak bihotzean barna estalirik zaudezenak ager arasteko.

        Egun bates klarki inozenta, eta falta duena jujatuko ditut, baiñan bat eta bertzea jujamendu estali batez frogatu nahi ditut.

        Gizonen lekhukotasunak maiz trunpatzen du, baiñan ene jujamendua bethiere egiaskoa da, eta haiñ fermu egoren dena non deusek espaitu xaniatuko.

        Maiz estalia da, eta gutiak dire haren sekretuak penetratzen ditustenak gizon bakhotzaren gaiñean dadukadan gida partikularrean.

        Gustiarekiñ estu hutsik egiten, eta eziñ egiñ dezake erhoen aitziñean justu ez agertu arren.

        Beraz gizonak, lurrean egiten diren jujamendu guzietan, eneganat behar du bere errekorsua, eta estu bere ispiritu propioaren gaiñean sustengatu behar.

        Ezen justua esta trublatua izaren, zer ere Jainkoaganik arribatzen baitzaito ere.

        Injustuki kondemnatzen badute ere guti penetan emanen da, esta halaber banoki boskariotan emanen baldiñ bertze arrazoiñ handirekiñ justifikatzen badute.

        Konsideratzen du nik bihotzak sundatzen ditudala, estudala kanpoko iduriaren arabera jujatzen.

        Ezen maiz gizonen estimuan on eta laudatzeko diduriena ene jujamenduan esta halakoa.

 

ARIMAK

        Ene Jainko Jauna, justu, borthitz eta pazienta, zeiñak gizonaren flakotasun, eta korrupzionea ezagutzen baituzu, zaren ene sustengu eta indarra, gauza gutia da ene konzientzia propioak ez nazan akusa.

        Ezagutzen duzu ene baithan nik neronek ezagutzen estudana, eta hala erreportxu guzietan humiliatu behar dut, eta hek dulzeki sofritu.

        Manera huntan gobernatzen ez naizela egiñ ditudan huts guziak barkha dietzakidatzu, eta egidazu grazia ethorkizunean humillago, eta dultzeago izateko.

        Zure miserikordia hobeago zait ene bekhatuen barkhamendua izateko ezen ez ene baithan delako zenbait bertuteen pensamendua zeiñak sinhets arasten baitarot, ene bihotzaren funsa estela gaistoa nik hura ez ezagutu arren.

        Ezen nik neure burua esteusez hobenduri ez uste arren, hargatik eziñ justifika naiteke, rigoroski eta miserikordiarik gabe baldiñ jujatzen bagaitutzu gizon bat ere esta justu zure begien aitziñean kausituko.

 

aurrekoa hurrengoa