www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XI. GARREN KAPITULUA

Nola giristinoak Iainkoari plazer egiterat,
hala nola bere nahien moderatzerat,
eta haragiaren gainean
bere burua nausi errendatzerat baizen,
estuen pensatu behar

 

JESU KRISTOK

        Ene semea edo allaba oraiño ungi ikhasi eskitutzun hainitz gauza irakatsi nahi daroskitzut.

 

ARIMAK

        Zeiñ dire hek Iauna?

 

IESU KRISTOK

        Ene borondatearen aspian zeurea osoki ematea, zeure burua maita estezazungatik, baiñan nik nahi dudan guzia su eta kharrekien besartea dezazuntzat.

        Desirek mais borthiski berotzen zaitustenean; konsidera zazu, ea ene gloriak, ala zeure intres propioak ukitzen zaituen.

        Niri plazer egitea baizen pensatzen espadusu, nik nola nahi ordenaturik ere, kontent izaren zare baiñan zeure buru propioaren bilhatze sekretuskoa han nahasten baduzu, berehala inkietamendu eta trublean kausituko zare.

        Emozu beras zeure buruari ungi goardia, zeure baithan. Ni konsultatu gabe, formatu ditutzun nahien gaiñean, es sobra sustengatzeas, ondoan urrikirik estuzuntzat, eta su handirekiñ lehen desideratu duzuna, aproba estazazungatik.

        Ezen berehala on diruriten mobimenduak estire segitu behar, es eta ere behar khendu gaisto diruritenak.

        Mobimendu eta desira onetan ere, on da batzuetan suspenditua egotea, beldurres sobra khexaturik, distrakziones zeure ispiritua bethe estezazun, edo kanpoan ez aski erregelatua izanes bertzeei eskandala kausa diozuten, edo esperen zuk desiratzen duzun gauzari zenbeit resistenzia kausitzen diozula trubla eta abati etzaitezen.

        Biolenzias batzuetan baliatu behar duzu, eta sensuen desirak kuraia handirekiñ gudukatu; goardiarik egiñ gabe, zer nahi eta zer nahi estuen haragiak, trabaila zaitezen haren ematen, nahi badu eta espadu ispirituaren inperioaren aspian.

        Eta haren kastiga eta bortxatzen kontinuatu behar duzu, gauza guzientzat prest deiño, eta gutis kontentatzen, eta zer ere sinpleen baita haren maitatzen ikhas dezakeiño, zer ere sensuei gutienik plazer baitzaiote, murmuratu gabe errezibitzen duela.

 

aurrekoa hurrengoa