www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVI. GARREN KAPITULUA

Gizonen jujamendu banoen kontra

 

JESU KRISTOK

        Ene semea edo ene allaba etxa zaite ene besoetarat iduk zazu borthiski zure bihotza enekien juntatua, eta gizonen jujamendu guzies estuzun beldurtasunik konszienziak lekhukotasuna errendatzen darotzunean, inozent eta erreportxurik gabekoa zarela ene begien aitziñean.

        Ontasun eta dohatsutasun handia horla sofritzea da eta nork ete bihotz humilla izaren baitu, eta Iainkoa baithan bere baithan baiño hobeki sustengatuko baita, estu penarik izaren sofritzeko.

        Hainitsek hainitz gauza erraten dute, eta hala gutik kontu egiñ behar zaiote hekien erranei, inposible da guziak gutas, kontent diren.

        Eta jondoni Paule guzia guziei egiñ izatu baitzaiote eta Iainkoaren arabera guziei plazer egiterat entsaiatu izan bada, guziarekin erakutxi izan du etzubela axolarik kondenatu izateas gizonen jujamendues.

        Estu deusik egin bertzeren salbamenduarentzat baizen, eta guziarekin ezin debekatu izan du gizonek zenbait ordus mespreza edo kondena zezaten.

        Hargatik Iainkoaganat, zeiñak bihotzaren barne guziak ezagutzen baikitu, osoki bere erreputazionea abandonatu izatu du; eta gaiski pensatzaileen kontra, etzuben bertze armarik humillitate eta pazienzia baizen.

        Guziarekien zenbait ordus ihardetsi izan diote, ibiaturik menturas, haren ixilik egotea flakoentzat eskandala bat ahal zeitekela.

        Nor zare zu, zeiñak ene baithan sinhesten baituzu, gizon mortal batentzat beldur izateko.

        Egun bada esta bihar izaren.

        Zaren Iainko beldurti eta estuzu beldurtasunik gizonentzat izaren.

        Zer egiñ ahal diezakezuke hitz edo indurias desohoratzen zaituenak? bere buruari gaitz egiten dio eta ez zuri, eta nor ere baita, Iainkoa haren juje izaren da.

        Estuzun beras zure begien aitziñean juje justu hura baizen, eta zure buruaren defensatzat etzatzula ekhar pleintak eta disputak.

        Baldiñ badirurizu denbora batetako injustiziarat erortzen zarela, eta konfusiones bethetzen, hargatik etzaitezela asarra, eta etzazula mendra zure inpazientzias zure khoroaren distiadura.

        Zeure begiak eneganat zerurat heda zatzu, puxant nais zu konfusione eta induriatik libratzeko, eta bakotxari bere merezien araberat errendatzeko.

 

aurrekoa hurrengoa