www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVII. GARREN KAPITULUA

Nola Iainkoari osoki
abandonatu behar zaion,
bihotzeko libertatearen ardiesteko

 

JESU KRISTOK

        Ene semea, edo ene allaba, zeure burua abandona zazu, eta kausituko nauzu.

        Estuzun borondate eta hauturarik, eta bertutean abantzatuko duzu.

        Ezen grazia handiagoak zeure baitharat isuriko ditut, osoki zeure burua eneganat sakrifikatzen duzun bezaiñ sarri.

 

 

ARIMAK

        Iauna, zenbat aldis manera hortan abandonatu behar natzaitzu, eta zer gauzetan neure burua kitatu behar dut?

 

IESU KRISTOK

        Ene semea, edo ene alaba, bethi, oren guzietan gauza xumetan, handietan bezala eneganat abandona zaite.

        Estut deusere kanpoan ematen, baiñan nahi zaitut gauza guzietan gauza guzies billuzia kausitu.

        Ezen bertzela nola ahal zaitezke enetzat, eta ni zuretzat, osoki barnean eta kanpoan borondate propioaz billuzia.

        Zenbatenas hori egiten baituzu, hanbatenaz hobeki jeneros izaren zare, eta zenbatenaz hori betheki eta sinzeroki egiten baituzu, hanbatenaz plazer gehiago egiñen darotazu, eta gehiago ene graziez aberatstuko zaitut.

        Badire, eneganat abandonatzen direnak, baiñan zerbait bere baithan goardatzen dutela, eta nola espaitute ene baithan konfidentzia osoa, hargatik bere buruaz oraiño artha dute.

        Badire, berehala, eneganat ofrendatzen direnak, baiñan tentazioneaz atakatuak diren bezaiñ sarri, bere buruaren nausi berriz ere egiten dire, eta hala estute bertutean abantzatzen.

        Halako presunek estute sekulan bihotz garbiaren libertatea, eta arimari ematen diodan dultzetasuna eta grazia neure familiertasunean sar arasten dudala, gustatuko, baldiñ lehenago bere buruaren sakrifizio oso eta bethiereko batez eneganat diren guzias abandonatzen espaitzaiskit, hori gabe nihor eziñ enekien junta, eta nitaz goza deitekenaz geroz.

        Erran darotzut maiz, eta oraiño erraten darotzut, utzaku zeure burua abandona zakiskit, eta zure bihotzaren barrenean bake handi batez bozatuko zare.

        Ematzu gauza guziak guzientzat, etzazula deusik bilha zeure baithan, etzazula deusik berris ere galdegiñ zeureganik, niri eman zaiskidan ondoan.

        Zaude ene baithan garbiki fermuki, eta izaren nauzu.

        Orduan izaren zare bihotzean libro, eta ilhuntasunak etzaitu estaliko.

        Zeure egiñ ahal, zeure orazione eta desira guzies ontasun handi huntarat arriba ahal dezakezun entsaia zaite, duzunez billustua zarela Iesus gurutzean billusgoritua segi dezazuntzat, eta zeure buruarentzat hilla zarela sekulakotzat enekien bizi zaitezen amoreagatik.

        Orduan imajinazione banoak, orduan truble gaistoak eta artha behar baiño gehiagoak zeure baitharik joaren dire.

        Orduan halaber ikhara moderatua ez den hark kitatuko zaitu, eta ungi erregelatua ez den amudio hura ere, zure baithan hillen da.

 

aurrekoa hurrengoa