www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXV. GARREN KAPITULUA

Zertan dagoen, bake egiaskoa,
eta arimaren abantzamendua

 

IESU KRISTOK

        Ene semea edo allaba, erran diotet ene diszipuluei usten darotzuet bakea, ematen darotzuet bakea, eta ematen darotzuedan bakea, eta munduak ematen duena bezalakoa.

        Guziek bakea desiratzen dute, baiñan gutiak dire bake egiaskoari konbenitzen zaiskon gauzen bilhatzerat penetan ematen direnak.

        Ene bakea humilen, eta dulzeentzat da.

        Pazienzia handia baduzu, bakea kausituko duzu.

        Ni aditzen banauzu eta ene hitza goardatzen, bake handi bates gozatuko zare.

 

ARIMAK

        Iauna zer egiñ behar dut?

 

JESU KRISTOK

        Gauza guzietan zer erraten eta egiten duzun, konsidera zazu.

        Estuzun bertze intenzionerik niri plazer egibaizen eta nitas lekhora estezazula deusik bilha eta desira.

        Estezazula temerarioki bertzeren erran eta egines juia, eta etzaitezela penetan eman bertzeren egitekoes orduan raroki trublatua izaren zare eta zure trubleak berak ariñak izaren dire.

        Ezen bethiere arima errepausuan izatea gorputzeko eta ispirituko penarik gabe, esta presenteko denboraren kondizionea, baiñan bai ethorkizunaren golardoa.

        Estuzula beras uste bake egiaskoa kausitu duzula, penarik batere sentitzen espaduzu; ez eta ere orduan dela zure ontasunik handiena, nihor extajik espaduzu, ez eta ere fiñean zure bizitzea perfekta, dela, zure gogara gauzak arribatzen baitzaiskitzu.

        Halaber etzazula zeure burua orduan handi estima, era estuzula uste partikularki Iainkoas maitatua zarela, nais eta ordus samurtasun eta debozionearen berotasun handi bat sentitzen baituzu.

        Esta bertutes bethea dena seiñale edo marka hetas ezagutzen, eta esta hartan presuna ispiritualaren perfekzione edo abantzamendua.

 

ARIMAK

        Zertan dago beras Iauna?

 

IESU KRISTOK

        Perfekzionea dago, zeure burua zure bihotz guzias ene borondateari sakrifikatzean, zeure intresak bilhatu gabe, nahis gauza gutitan, nahis handitan, nahis denboran, nahis eternitatean halako maneras bai, non onei eta gaitzei igoalki begiratu behar baitiozute, eta batetan eta bertzetan graziasko akzioneak errendatu behar baitaroskidatzu, nik igoalki nahi dudanetan zuk hek guziak igoal kausitzen ditutzula.

        Hain kuraios eta fermu bazare esparantzan; non zureganik ene graziaren gustu eta sentimemdua erretiratzen dudanean zure bihotza oraiño gehiago sofritzerat preparatzeko; zeure burua justifikatu gabe, merezi espazindu bezala haiñbertze sofritzeas, eta arriba ahal dakiskitzun gauza guzietan, ene saindutasun eta justiziari ohore errendatzen badiozu orduan bakesko bidean egiaski ibilliko zare, berris ere boskario handirekin ene presenziaren argia ikhusiko duzula.

        Baiñan zure buruaren mesprezio oso batetarat ethortzen bazare sinhets zazu arimak bizitze huntan errezibi ahal dezaken bakerik handienas, gozatuko zarela.

 

aurrekoa hurrengoa