www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XII. GARREN KAPITULUA

Nola Komunione sainduaren aitziñean
preparatu behar den,
eta ondoan iratzarririk egon

 

JESU KRISTOK

        Ni naiz garbitasunaren adiskidea: eta saindutasun guziaren emaillea.

        Bihotz garbi bat dut bilhatzen, eta han kausitzen dut ene errepausua.

        Prepara diezadazu zure ariman sala handi eta berregiñ bat, eta ene diszipuluekien zure etxean baskoak eginen ditut.

        Baldiñ nahi baduzu ethor nadiñ zureganat, eta zurekiñ egon; lemami zaharraz garbi zaite, eta zure bihotzeko etxea garbi zazu.

        Desterra zazu mundua eta bizioak.

        Zure arimaren parterik gorenean hintz xoria bakharrik dagoen maneran egon zaite.

        Eta zure ispirituan, bihotzeko garrastasunean zure bizitzeko zoramenduak iragan zatzu.

        Ezen adiskide batek, lekhurri hoberen eta ederrena, maite duenari bethiere preparatzen dio; zeren manera huntaz beraz erakuisten baitu, zenbat errezibitzen duena maitatzen duen.

        Gustiarekiñ jakiñ behar duzu zuk egiñ ahala egiñ arren, eziñ digneki prepara ahal zaiteskela akzione saindu hunen egiteko, urthe osoa enplegatzen bazindu ere, ispirituan hori xoilki izan arren.

        Ene ontasunak eta graziak permetitzen darotzute ene mahaiñ saindurat hurbil zaitezen: hala nola aberats batek pobre bati berekien janharasten balio, zeiñ pobrek espailuke deusere ontasun handi haren ezagutzeko, haren aitziñean beheititzea, eta graziasko akzioneak errendatzea baizen.

        Egizu zure baithan den guzia, eta artharekiñ egizu, eta ez kostumaz, ez eta ere beharrez baiñan beldurtasun, erreberenzia eta amudio handirekiñ errezibizazu, zureganat ethorri nahi duen Iainko Iaun maitearen gorphutza.

        Nik ere mahaiñerat deitzen zaitzu, nik manatzen darotzut.

        Zato eta errezibi nazazu, eskaz den guzia nik betheko dut.

        Debozionesko eta berotasunesko mobimenduak ematen daroskitzudanean, niri, zure Iainkoa nazenari eta donu hori egiten darotzudanari, eskerrak errenda diotzotzu; ez zeren digne eta kapable zaren, baiñan zeren miserikordia egiñ darotzudan.

        Mobimendu hetaz gabetua bazare, eta kontrarat agor eta idor kausitzen, egizu othoitz presatuki; egizu nigar, eta io zazu athea, salbamenduko grazia horren papur eta xorta bat merezi dezakezukeiño.

        Zuk ene beharra duzu, ez nik zurea.

        Etzare heldu ene saindustatzerat, baiñan ni heldu naiz zure santifikatzerat, eta hobeago errendatzerat.

        Eneganat heldu zare Saindutasunaren kausitzeko, eta enekien juntatua izateko; grazia berri bat kausitzeagatik, eta berotasun berri bat korrijitua izatekotz gerotik gerora konzebi dezazunzat.

        Etzazula utz grazia handi hau, baiñan artha handirekiñ zure bihotza prepara zazu zure maitearen baithan sarrarastekotzat.

        Estuku xoilki komunionearen aitziñean debozionerat preparatu behar, baiñan artha handirekiñ Sakramendu Saindua errezibitu ondoan zeure burua han konserbatu behar duzu.

        Esta artha gutiago behar izan komunionearentzat, ondoan aitziñean baiño.

        Ezen ondoko artha hori preparazione exzelent bat izaren da, grazia handiago baten segidan errezibitzeko.

        Ni errezibitu ondoan kanpoko konsolazionearentzat berehala ematen dena, handik beretik ageri da; estela disposatua ene errezibitzerat.

        Orduan begirautzu sobra solas egitetik, zaude sekretuan eta zure Iainkoaz goza zaite, ezen hura bera duzu, eta mundu guziak estiezakezuke eraman.

        Niri osoki zaren guzia eman behar zaiskit, ene baithan xoilki bizitzen zarela, bake egiasko batez goza zaitezen amoreagatik.

 

aurrekoa hurrengoa