www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEHEN KAPITULUA

Nola giristinoak preparatu behar duen
Iainkoaren aditzerat

 

ARIMAK

        Adituko dut Iainko Iaunak ene bihotzari erraten dioena.

        Dohatsua da arima mintzo zaion Iainkoa aditzen duena, eta bere konsolazionearen hitza harenganik aditzen duena.

        Dohatsua da beharria, Iainkosko hiskuntza hunen bos sakratua aditzen duena, eta munduaren erranentzat gor dena.

        Berris ere diot, dohatsua da beharria, kanpoan soinu egiten duen hitza aditzen estuena, baiñan bai bihotzaren barnean instruitzen duen egia bera.

        Dohatsuak dire begi, kanpoko gauzentzat zarratuak, eta barnekoentzat idekiak direnak.

        Dohatsuak dire bizitze ispiritualaren bide estaliak penetratzen ditustenak, eta bere pietateaten exerzizio saindues, bere arimaren preparatzeko eta haren kapable errendatzeko zeruko sekretuentzat, artha dutenak.

        Dohatsuak dire bere boskarioa Iainkoa baithan okhupatua izatean ematen dutenak, eta pensamendu Iainkosko hunen medios munduko egitekoetarik separatzen direnak.

        O Ene Arima! konsidera zatzu gauza hauk; zure sensuen atheak zarra zatzu, eta adi zure Iainko Iaunak irakatsi nahi darotzuna; huna zer dioen zure maiteak.

 

JESUS MAITEAREN BOZA

        Ni naiz zure salbamendua, zure boskarioa, eta zure bizia. Zaude ene baithan, eta kausituko duzu egiasko bakea.

        Iragaten diren gauzak abandona zatzu, eta iraupenekoak edo Eternalak bilha.

        Zer dire gauza tenporalak, amets batzuek baizen? eta kreatura guziak zer baliatuko zaiskigu, kreatzailleak abandonatzen baikaitu?

        Ukha beras gauza guziei, kreatu zaituenari osoki iuntatzen zaitzola; zakiskon hari xoilki fidel eta obedient, egiasko dohatsu zarentzat.

 

aurrekoa hurrengoa