www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXI. GARREN KAPITULUA

Nola arima altxatzen den Iainkoa baithan
debozionetik sortzen den zienzia;
barneko bizitzea

 

ARIMAK

        Jauna badut beharra oraiño, zure grazia handiagoak estatu hartarat arribatzeko, zeiñetan kreatura bateo ere espainau amarratuko.

        Ezen zerbaitek amarratua nadukaiño, eziñ zureganat nahi bezala bola neiteke.

        Bolatze dohatsu hori desiratzen zuen Profetak, zioenean, nork emanen daroskit usoaren hegalak, bola nadinzat eta errepausua kausi.

        Zer da gehiago errepausuan dagoenik begi sinplea baiño? Nor da liberalago denik, lurrean deusik desiratzen estuena baiño?

        Beras arimak gauza kreatu guzies baiño gorago altxatu behar du, eta osoki bereganik separatu, bere baitharik kanporat rabitua bezala dela, konprendi dezan, zu zarela gauza guzien kreatzailea, eta deusik estela kreaturetan zure iduritakorik.

        Baldiñ arima manera huntan espada perfeki urrundua gauza kreatu guzietarik, esta sekulan egiaski libro izaren zeruko gauzentzat aplikatua ikatekotz.

        Hargatik gutiak dire egungo egunean kontenplazionerat, eta zure egiaren bethiereko adorazionerat goititzen direnak, zeren gutiak baitire kreaturen eta ontasun iraupenako estirenen amudiotik; osoki separatzen dakitenak.

        Eziñ estatu hartarat arriba deiteke grazia handi bat gabe, zeiñak arima altxatzen eta duen izateas gorago goititzen baitu.

        Baldin gizona ispirituko goitidura huntan espada, eta kreatura guzien amudioas, Iainko xoilarekin perfeki juntatua egoteko, libro espada, ahal dituskeen argi eta kalitate raroek estimu guti merezi dute.

        Nork ere ontasun bakharra, suberano eta eternala, xoilki eta suberanoki maite espadu, bere estatu inperfetean denbora luzes langitzen hariko da, eta gauza beherenen amudioan, herrestaka ibilliko da.

        Iainkoa esten guzia, deusik esta, eta esteusaren lekhua iduki behar du.

        Diferentzia handia da presuna debotaren zuhurtziaren artean, zeiña ispiritu sainduaren gantzuduras instruitzen baitu ta Teologo hagitz handi baten zienziaren artean.

        Zerutik heldu den argia, edo Iainkoak bere graziaren isurduras arimarat isurtzen dubena, konparazionerik gabe nobleago eta exzellentagoa da, ezen ez Ispiritu hunanoaren trabaillus ardiesten dena.

        Hanitzek Iainko xoila amudioaren eta egiaren kontenplazionean gustatzerat desiratzen dute; baiñan estute artharik egiñ behar luketenaren egiteko halako ontasun handia ardiets dezaketentzat.

        Debeku handi bat da, zeren kanpoko gauzentzat, eta sensuek ukitzen dutenetan, orainarioski arrastatzen baitzare, ispiritu eta bihotzaren mortifikatzen, penetan eman gabe.

        Estakit zer ispiritus gidatuak garen, eta zer egiñ gogo dugun ispiritualtzat iragan nahi baitugu, ikhusteas haiñbertze denbora eta artha, gauza baxotan eta iraupeneko estirenetan enplegatzen dugula, eta behinere kasik geure barnean sartzen eskarela, osoki geure burua aplikatzeko eta konsideratzeko serioski, gure bihotzean zer iragaten den.

        Helas! eskare haiñ fite geure barnean sartzen, non eskaren handik berehala ilkitzen kanporat, eta estugu ispirituko balantza fermu bat idukitzen, garratstasun batekin gure obren examinatzeko.

        Estugu konsideratzen nola gure afekzioneak lurreskoak diren, eta estugu geure buruas nigar egiten, ikhusten dugularik gauza guziak geure baithan lizunduak direla.

        Errana da esriptura sainduan haragiak bere bidea korrunpitu ondoan uholde handiak lurra segidan estali zuela.

        Beras gure barneko afekzioneak korrunpituak direnean, edo gure arimak bere indarrak galdu ditubenean, nezesarioki haren akzione eta mobimendu guzietan, korrupzionesko uholde bat egin behar dela.

        Bihotz garbitik heldu da, bizitze onaren fruktua.

        Zenbat gauza norbaitek egiñ duen bilhatzen da, baiñan zenbat bertuterekin egin den esta igoalki pensatzen.

        Artha handirekin examinatzen da, ea gizon batek baduen bihotz, baduen ontasun, ea ederra, ea sabanta den, ea ungi kantatzen edo eskribatzen duen, eta fiñean ea ungi trabaillatzen den.

        Baiñan gutiak dire penetan ematen direnak, ea gizon bat ispiritus pobre, pazient, esti, eta Jainkotiar den, halaber ea arima Jainkoarekiñ, juntatua duben.

        Naturak esta gizona konsideratzen kanpotik baizen graziak kontrarat barnetik egiten du.

        Hura mais trunpatua da, hunek Jainkoa baithan du esparantza trunpa estadinzat.

 

aurrekoa hurrengoa