www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKURTZAILLEARI ABISUA

 

        Egiaski zuhur eta debot direnek badakite nolako erreputazionean eta estimuan izatu den bethiere Liburu hau.

        Badakite San Xarles Borromeek, egundaiño izan den saindurik handienetarik batek bethiere berekien erabiltzen zuela, erraten zuela hark perfeki debozionea erakutxi izan zioela.

        Badakite oraiño San Philippe de Nerik giristiñorasunaren Relijioneko Ispiritua Liburu huntarik hartu izan zuela.

        Gehiago Sant Ignazio Eskaldunen ohoreak eta Jesusen Konpañiako Aita zuhur eta deboten Fundatzailleak bere testamentean bere Ume guziei gomendatu izan ziotela, bera Jesu Kristoren bizitzearen mirail edo errepresentazione egiasko bat izatu ondoan.

        Fiñean badakite Kardinal Belarminek eta Baroniusek, estimu eta ohore handiak Liburu huntaz erakuitsi izan ditustela.

        Geiago erraten darotzut, irakurtzaillea, lengoaia suerte guzietan badela liburu hau, eta Turkoek berek, gure relijionearen eta liburuen etsai handiak izan arren, bere lengoaiarat eman izan dutela, ezen egun batez Franziako Enbaxadore bati Maroko Erregeak bere Bibliotekan erakutxi izan zioen Trukoen lengoaian, erraten zioela bere liburu guziak baiño geiago estimatzen zuela.

        Hargatik Louis de Grenada handiak erraten zuen liburu hau hagitz estimatzekoa zela arimako eritasun guzien kontra erremedioak hemen barna kausitzen direnaz geroz. Hemen bada dio Manna sakratu bat, zeiñetan ispirituko plazer guziak gustatuko baikitugu.

        Hemen bada (kontinuatzen du Doktor hunek) argi miragarri bat, zeiñaren medioz gure burua ezagutuko baitugu.

        Fiñean hemen da salbamenduaren zienzia, giristiño bezala nola bizi eta hil behar dugun, irakasten darokuna.

        Eta zer ere laudorio liburu huntaz erran ahal baititeke debozionesko ispirituarekiñ irakurriko dutenek, erranen dute irakurri ondoan, Erregiña Sabak, Salomonen gloria ikhusi ondoan erran zuena, major est Sapientia tua & opera tua quam rumor quem audivi.

        Zure zuhurtzia handiago da zure erreputazionea baiño, eta zuk egiten duzunak, ixitzen ditu zutaz erran ditusten gauza guziak.

        Egiazki irakurtzaillea ikusiko duzu prinzipalki hirurgarren liburu hunetan, lehen bizikoa eta bigarrena Iainkoak graziarik ematen badarot iratzakiko diotzat denbora laburrik gabe, erretaula edo mirail eder bat zeiñetan klarki zure bihotzeko mobimendu guziak ikhusiko baikitutzu. Laugarrenean ikhusiko eta ikhasiko duzu halaber nola zeure desirak eta amudioak Jesu Kristoren alderat bethiere handitu behar ditutzun haren gorphutz sakratua digneki errezibitu nahi duzunean Aldeko Sakramendu adoragarrian.

 

Jainko xoilari ohore eta gloria

 

aurrekoa hurrengoa