www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IX. GARREN KAPITULUA

Nola Iainkoari gauza guziak
ekharri behar zaiskon,
hekien haste eta fiñari bezala

 

IESU KRISTOK

        Ene semea edo ene allaba zure fiñ askeneko eta suberanoa behar dut izan, egiaski dohatsu nahi baduzu.

        Intenzione garbi hunek zure amudioa, bereganat makhurtua, garbituko du.

        Ezen zerbeitetan zeure burua bilhatzen baduzu, berehala flakeza eta agortasunerat eroriko zare. Ekharratzu beras gauza guziak eneganat, zure fiñ prinzipalenerat bezala, ezen gauza guziak nik eman daroskizut.

        Munduko ontasunak, ontasun suberanotik isuriak bezala konsidera zatzu, eta hek guzias altxaras eneganat, hekien lehenbiziko ithurrirat bezala.

        Ni nais ur bizien ithurria, handi eta humeak, pobre eta aberatsak eneganat heldu dire, bizitzea ematen duen ur hartarik thiratzerat, eta ni humilitate borondatezko batekien zerbitzatzen nautenek grazia graziarentzat eneganik errezibituko dute.

        Nork ere bere gloria eta bere boskarioa nitas kanpoan eman nahiko baitu, partikular eta propi zaion zenbeit ontasunetan emateko, hekien esta sekulan boskario egiaskoan borthistua izaren; eta bihotzeko libertateas gozatuko baiñan bethiere hertsiki, eta milla fazoines bortxatu eta enbrasatua izaren da.

        Ez beras zure baithan edo bertzetan den ontasun eta bertutearen deusere zeure buruari atribua; baiñan emotzu hek guziak Jainkoari, zeiña gabe gizonak espaitu deusik.

        Nik eman ditut gauza guziak; niri gauza guziak errendatu behar zaskit, eta zor zaskidan grazien akzione eta ezagutzak garratstasun handirekin galdegiten ditut.

        Hau da egia zeiñaren argiak banagloriaren ilhuntasunak kasatzen baikitu.

        Behiñ ene grazia bihotzean sartzen bada, eta hura bide egiaskoan ematen, inbidiaren inpresioneek estute geiago ukitzen, esta bere hertsitasunean trublatzen, eta amudio propios esta geiago poseditzen.

        Jainkosko kharitateak gauza guziak benzutzen ditu, arima handitzen du, eta haren indarrak doblatzen.

        Egiaski zuhur bazare estuzu ene baithan baizen izaren boskariorik, eta estuzu ene baithan baizen emaren zure konfidenzia, zeren nihor espaita onik Jainkoa baizen, zeiña laudorio guzios gorago baita, eta gauza guzietan benedikatu eta adoratua izan behar baita.

 

aurrekoa hurrengoa