www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI. GARREN KAPITULUA

Nola amudioa estagoen
gustu ispiritualetan,
baiñan bai ungi
gudukatzeko fidelitatean

 

IESU KRISTOK

        Ene semea edo allaba, esnauzu behar den jenerositate eta zuhurtziarekin oraiño maitatzen.

 

ARIMAK

        Zergatik es Iauna.

 

IESU KRISTOK

        Zeren asi duzuna, gauza kontrako den mendreenak kitarasten baitarotzu, eta sobra gutiziarekin, gustu eta dulzetasun ispiritualak desiratzen baikitutzu, jeneroski maite duena tentazionetan fermu dago eta estu usten bere burua suprenitzerat bere etsaiaren artifizio gaistoei.

        Nola neure grazies fagoratzen dudanean, zeruko plazer bat kausitzen baitu, hala estu deus desplazer egiñ diozakenik ene baithan kausitzen, nois eta ordus ene agortasunes frogatzen baitut.

        Maitatzaille zuhurrak estu hainbertze konsideratzen maite duenaren presenta, nola emailearen amudioa.

        Amudio hori preziatugo zaio, ezen es horrengatik dituen abantailak, eta bere maitea, konparazionerik gabe, harenganik dituen presentak baiño gorago ematen du.

        Ni jeneroski maite nabenak, ematen diotzadan gauzak baiño geiago maite nau, eta ene baitan ematen du bere boskarioa, es ene presentetan.

        Zenbait ordus nahi baiño amudio gutiago duzula eneganat eta ene saiñduetarat, sentitzen baduzu zeure baithan, etzazula hargatik uste galdu zarela.

        Zenabit ordus estitasunes betherikako afekzionea sentitzen baduzu, hori ene grazia zure baithan delako señale bat da, hala nola zeruko ontasunen gustu bat, zeiña aitzinetik sentiarasten baitarotzut, eta eziñaren gaiñean espaituzu sobra sustengatu behar, zeren hura ematen eta erretiratzen baitut, plazer dudanean.

        Bertute egiasko eta merezimendu handiaren marka eta seiñalea da, ariman sortzen diren pasione, eta mobimendu gaiski erregelatu guzien kontra gudukatzea, eta etsaiak inspiratzen daroskitzun malezia guziak mesprezatzea.

        Deabruak zer ere gauzaren gaiñean presentatzen darokitzun fantasia eta imajina banoek begirautzu trublerik kausa diezazuten.

        Bethiere Iainkoarekin izateko deseiñu saiñdu bat, eta harenganat xoilki hedatua ikateko intenzione xuxen bat, konserba zazu.

        Estuzu uste bear, zeren batzuetan kolpe bates zeruraiño alxatua zaren, eta berehala zure ordinarrosko flakezietarat eroria, hori liluramendu bat den, ezen zure nahiaren kontra hori sofritzen duzu, eta desplazer egiten darotzuiño eta gonbatitzen duzuño, esta zure galtzeko, baiñan bai merezimendusko suieta.

        Iakiñ behar duzu zure etsaiaren deseiñurik prinzipalena, zure nahi sainduen ithotzea dela, hala nola baitire saiñduen ohoratzea, ene doloreak mais memorioan iragatea, zure bekhatues dolorerekin orhoitzea; zure bihotzaren goardian iratzarririk egotea, eta fiñean bethi bertutean abantzatzeko, erresoluzione fermu bat hartzea. Mais Satanek pensamendu gaistoak zure ispirituan ematen ditu, zuri zenbeit nekhe kausatzeko, eta bide huntas orazioneari eta liburu saiñduen irakurtzeko manerari aplika etzakiskon.

        Zure hobenen konfesione humilarentzat herra du, eta egiñ ahal baleza komunionetik ere gibelaras zintzake.

        Etzazula sinhets, eta estuzun hartas axolarik, hark, zuri mais tentazionea hedatu arren. Sinhets zazu zure ispiriturat etxatzen dituen pensamendu gaisto eta lizunak, harenak direla, eta es zureak.

        Errozu, hoa ispiritu lizuna, ispiritu dohakabea, desohorean ungi pulunpatua ais, niri halako imajina lizunak errepresentatzeas, ahalkatzen esaizenas geros, tronpur gaistoa, urrun adi eneganik, estuk ene baithan izaren parterik.

        Iesusek bethi ene baithan erregiñatuko dik, eta hirekin gonbatitzen dela sustengatuko niauk, eta hi ahalkerias estaliko.

        Nahiago diat hil eta tromenta fuerte guziak sofritu, ezen es hire maleziari konsentitu.

        Ago ixilik, eta es niri mintza, ezen gehiago esaut adituko.

        Iauna da ene argi, eta salbamendua, noren beldur ahal duket. Ene bihotza eliteke mobi, ene etsaies konposaturikako armada bat saietsean banu ere. Iaunak laguntzen nau, ene libratzaillea hura izaren da.

        Soldadu kuraios bat bezala guduka zaite; eta flako izanes, (zaren bezala) batzuetan erortzen bazare, sartzaite berris lehen baiño kuraia handiagorekiñ hartzen duzula esparantza, borthitskiago ene graziak sustengatuko zaituela, eta konplazenzia banoetarik defenda zaite hala nola superbiotasunetik.

        Arima superbiosen errubinatzea, balia dakizun exenplutzat, eta hekien presunzione erhoak humilitatean fermu zaitzan iduk.

 

aurrekoa hurrengoa