www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

A MONSEIGNEUR,

L'Illustrisime et Reverendisime
Gaspard de Prielle' Evéque de Bayone,
Abbé de la Roque,
Conseiller du Roy en ses Conseils, &c.

 

 

ENE JAUNA

 

        Presentak zeren berriak diren hañitzek ordinarioski estimatu arren, zuri egiteko ohorea dudana, zeiña Jesu Kristoren Imitazionea, gure lengoaiarat emana baita zure estimuaz bere burua lausengatzen du; zeren familier zaitzun; hainbertze zelo eta khar handirekiñ Jesusen oiñ urratsen ondoan zabiltzala, ikhusten zaituenaz geroz; ezen bere bizitzeko denboran arzain kharitatez betherikako baten miraila bezala agertu izan bada, Lazaroren heriotzeaz nigar egiten badu, Jerusalemetik Galilearat joateko bidetan nekhatzen bada, ardi errebelatua edo galdua bilhatzen badu; zure handitasunak haren trabaillu gloriosen imajina eder do noble bat erakuisten daroku: bere osasunaren bidegabetan Diozesaren errepausuan emateko hartzen dituen bethiereko nekheek; eta han ordenatu dituen maxima ederrek, erakuisten darokute klarki bertze xederik eta fiñik estuela izatu, Jesu Kristoren bizitze trabailluskoak izatu duenik baizen.

        Zeruak zure eskuetan eman dituen arimen ontasurarentzat erakuitsi duzun zelo eta khar beroa, eta hekien salbatzeko hartu duzun artha handia, zure Diozesako eliza gizon guziei motibo puxant batzuek izan zaiskote bide batzuen bilhatzeko urrunetik bederen, bere arzaiñaren oiñ urrats ederreak segi ahal dezaketenzat, bere buruzagiaren exenplu ederra pobluei erakuisteko.

        Arrazoiñ horrek obligatu nau, ene Jauna, trabaillatzerat ontasun publikoarentzat, ene profesioneak eta karakterak obligatzen nauten bezala, astirik dudanean.

        Jesu Kristoren bizitzearen Imitazionea haiñ nezesarioa bada Gurutzearen eta Ebanjelioaren Ume egiaskoentzat, non hetarik eziñ dispensa baititeke giristiñotasunaren izenari ukho egin gabe; hetako erregela ederrak ematen dituen liburu hau esta egundaiño izatu gure Eskaran orai arteraiño; denbora luzez nigar egiteko arrazoiñ handia izan dut Iaundoni Iauni Ebanjelistarekiñ ikhusteaz nihor eziñ ausarta zeitekela liburu hunen idekitzerat; beldurtasuna banuen entreprenitzeaz Eskuarat ematea ene aitziñeko eta ene denborako zuhurrek herabe zutenaz; baiñan nola espaita zilegi egiñ bidesko gauzetan bere indarrak konsultatzea, zure Ziburuko Elizan dudan Sakramenduen administratzeko arthak inspiratu darot haren pobluari zor nioela liburu bat haren hiskuntzarat ematea, zeiñak lagun ahal bainitzake fidelak bertutearen praktikan borthisterat, edo esperen giristiño onen egiterat, Jesu Kristoren exenpluez, zeiñak gure akzione guzien erregelatzat bere bizitzea aitziñean ematen baitaroku.

        Ene obren lehen biziko hau ofrendatzen diot, ene Jauna, zure handitasunari; eta lehenago Jainkoak fruktutarik; animalietarik eta maiñadetarik lehenbizikoa galdegiten bazuen, legea guardatu nahi dut eta zure oiñetarat ekharri lehenbiziko ene plumaren era ispirituaren obrak; baiñan nola espaitzen nihor tenpluan egiten zituen ofrenda hauk eginik erretiratzen; non etzuen sentitzen Jainkoaren laguntza eta benedikzionea bere baithan.

        Eta bere ofrendan, zure handitasunetik ausartatzen naiz, ene Jauna, esparantza izaterat obra batentzat, zeiñak; bertze liburuak duten fortunaren eta zorthearen araberat, gaiski erraileak izaten baikitu; inbidiaz gorago izaren da, haren fagoretan deklaratzen bazare, eta zer ere erran ahal baitezakete, ene liburu hau Eskaraz ematearen gaiñean guziarekin konsolatuko naiz, ohore egiten badarotaku ene Iauna, sinhesteaz errespektu handirekin ni naizela.

 

MONSEIGNEUR,

DE VÔTRE GRANDEUR,

Le Tres-Humble, Tres-Obeïssant,
& Tres-obligé serviteur.

D'ARANBILLAGUE Prétre.

 

aurrekoa hurrengoa