www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

II. GARREN KAPITULUA

Nola humilitate, ezagutza
eta halaber boskario handirekien
hurbildu behar den
komunione saindurat

 

ARIMAK

        Zure ontasunean eta miserikordia infinituan sustengatzen naizela, Iauna heldu nais zureganat, eri naizen bezala ene miriku eta salbatzailleaganat; gose eta egarsu dudan bezala, bizitzearen ithurrirat; pobre bezala, zeruko erregeaganat; esklabo bezala, Iaun suberanoaganat; kreatura bezala, ene kreatzailleaganat; aflijitu eta abandonatua bezala, ene penetan konsolatzen nabenaganat.

        Baiñan, ene Iainkoa, nondik heldu zait grazia hori, zu eneganat hurbil zaitezela; eta ni nor nais, zuk niri zeure burua emateko?

        Nola ausarta ahal deiteke bekhatorea zure aitziñean agertzerat; eta nola nahi duzu, ene Iainkoa, bekhatoreaganat hurbildu?

        Ezagutzen nauzu nor naizen, eta badakizu estela ene baithan ontasunik batere, zuk niri grazia hori egiteko.

        Aithortzen dut beras, ene Iainkoa, zure aitziñean ene beheratasuna; ezagutzen dut zure ontasuna, laudatzen dut zure miserikordia, eta zure kharitate infinituari graziak diotzat errendatzen.

        Ezen zeuregatik horla hari zare ene Iainkoa, ez ene mereziak gatik, niri klarkiago misterio handi huntan zure ontasunaren handitasuna, zure amudioaren hedadura, eta zure Iainkosko beheratasunaren gaindidura konprendiarasteko.

        Manera hori plazer zaitzunas geros, eta hori horla egiñ dadintzat manatu duzunas geros; boskariorekiñ errezibitzen dut fagore hori, zeiñtas ohoratzen bainauzu, eta Iainkoari nahi estakiola neure hobenek inkapable errenda nazaten.

        O Iesus dulzea, zer errespetu, zer laudorio etzaitzu zor, zure gorphutz sainduaren partizipazionearentzat, estenas gerostik munduan gizonik Sakramendu saindu hunen exzellenzia aski explika ahal dezakenik.

        Baiñan komunione saindu huntan, ene Jaunaganat hurbilduko naizenean, eziñ baduket behar den bezanbat errespetu, eta zeiña debotki errezibitzerat desiratzen baitut, nolakoak izaren dire ene pensamenduak?

        Zer hobeagorik ene salbamenduarentzat pensa ahal dezaket, zure aitziñean neure burua osoki humiliatzea, eta zure ontasun nitas goragokoa, adoratzea baiño?

        Laudatzen zaitut ene Jainkoa, eta eternitate guzian benedikatua zaren desiratzen dut.

        Neure burua mesprezatzen dut, eta ene beheratasunaren thulunbioan zure aitziñean abaxatzen naiz.

        Zu zare sainduen saindua, eta ni nais lizuntasun eta bekhatua bera.

        Eneganat beheititzen zare, kapable esnaizelarik zuri begiratzeko.

        Heldu zare eneganat, enekiñ nahi duzu, zure banketerat gonbidatzen nauzu, zeruko ogia jaterat eman nahi darotazu, aingeruen ogia, ez bertzerik zu zerori baizen, diot zu zerori, zeiña baitzare ogi bizia zerutik jautsia, eta munduari bizia ematen diozuna.

        Horra zure amudio, horra zure beheratasun, eta ontasunaren gaindidura non den, eta nork horiontzat, graziak eta laudorioak zor zaiskitzun bezala errenda ahal dietzatzuke?

        O konseillu progotxusko eta salbamenduskoa; zeiñas Sakramendu hau ordenatu baituzu!

        O banket dultzea, zeiñetan zerori janharitzat ematen baitzare.

        Ala zure obrak miragarri Jauna, eta zure esku eta zure egia eziñ explika deitekena puxant baitire.

        Mintzatu zare, eta gauza guziak egiñ izan dire, eta zuk manatu duzuna egiñ izatu da.

        Mirakuillu bat da gizonaren argi guziak ixitzen dituena, fedeas xoilki konzebitua, zu ene Jainkoa, gizona eta Jainkoa, zaren osoki ogiaren eta arnoaren idurien aspian zarratua, eta errezibitzen zaitustenas kunsumitu gabe, jana.

        O gauza guzien Jauna, deusen beharrik estuzuna Sakramendu saindu hunen medios gure baithan egon nahi izan duzu.

        Konserba zatzu beraz tatxarik gabe ene bihotz eta gorphutza, maizago konszienzia garbi eta boskarios betherikako bates zure misterioak zelebra detzadan, eta ene arimaren salbamendutan errezibi, hala nola zure gloriarentzat, eta zure ontasunen orhoitzapena egiteko prinzipalki ordenatu baituzu.

        O ene arima alegera zaite, eta Iainkoari horlako present handiarentzat, eta zure konsolazione bakharrarentzat, zeiñak zure salbatzailleak nigarresko lekhu huntan utzi baitarotzu, graziak errenda diotzotzu.

        Ezen misterto hau zelebratzen eta Iesusen gorphutza errezibitzen duzun guzian, zure redenzionearen obra erreberritzen duzu, eta Iesu Kristoren merezi guzien partizipant egiten zare.

        Iesu Kristoren kharitatea esta behiñere mendratzen, eta erreskatatzearen aberatstasunak, zeiñak izanarazi baitaroskigu, estire behiñere husten.

        Hori dela kausa bethiere zeure burua ispirituko, eta bihotzeko berritasun batez grazia hartara disposatu behar duzu, eta geure salbamenduko misterio handi hau, atenzione bethi berri batekiñ konsideratu.

        Mezako Sakrifizio Saindua ofrendatzen edo aditzen duzunean, haiñ handi, haiñ maitagarri, eta haiñ berri agertu behar zaitzu, nola Iesu Kristo bera egun hartan jausten balitz bezala, zerutik birjinaren galtzarrera gizon egitera, edo gizon guzien salbamenduarentzat gurutzean gurutzefikaturik sofritzen balu edo hiltzen.

 

aurrekoa hurrengoa