www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LIV. GARREN KAPITULUA

Naturaren eta graziaren mobimendu
kontrariosko eta diferentes

 

IESU KRISTOK

        Ene semea edo ene alaba, emozute ungi goardia naturaren eta graziaren mobimenduei, zeren hagitz subtil eta osoki kontrarioak baitire, eta gizon batek hagitz ispiritual eta argitua behar du izan, hekien ungi ezagutzeko.

        Guziek ona desiratzen dute, eta zerbait on bere erranetan eta egiñetan pretenitzen dute; hargatik onaren itxurak hañitzak trunpatzen ditu.

        Natura artifizioz bethea da, eta haiñitz bere peitez eta xarmez bereganat thiratzen, irabasten eta trunpatzen du; eta bere satisfazione propioa du xedetzat.

        Baiñan grazia kontrarat sinpletasunean dabilla; gaitzaren aparentziarik mendreenei ihes egiten diote, esta artifizioz baliatzen, eta xoilki gauza guziak Iainkoagatik, zeiña baithan bere askeneko fiñean bezala errepausatzen baita, egiten ditu.

        Naturak estu hil nahi, estu presatua eta bentzutua izan nahi, pena du obeditzeko, eta estu nahi sujet errenda dezaten.

        Baiñan graziak kontrarat arimak bere burua mortifika dezan, sensuei resistenzia egiñ diozoten, azpiko den, benzutua den libertaterik estuen nahi du, baiñan bai instrukzionearen aspian arrastatua den, estu nahi izan nihoren nausi baiñan Iainkoaren aspian bizi eta egon nahi du, eta prest da Jainkoaren amoreagatik beheratasun handirekien kreatura humanoari humiliatua izateko.

        Natura bere intres propioarentzat trabaillatzen da, era zer abantailla bertzeetarik thira ahal dezakeen konsideratzen du.

        Graziak zer zaion progotxusko eta bere komoitatearentrat estu konsideratzen, baiñan bai zer hañitzen abantzamenduarentzat zerbitza ahal deiteken.

        Naturak ohoratua eta errespetatua nahi du izan.

        Grazia ohore eta gloria guziak Jainkoari errendatzerat fidel da.

        Natura konfusione eta mesprezioarentzat beldur da.

        Graziak Iesu Kristoren amoreagatik boskariorekien hek sofritzen ditu.

        Naturak alfertasuna, eta gorphutzeko errepausua maite du.

        Grazia eziñ alfer dagoke, eta bihotz handirekien trabaillua besarkatzen du.

        Naturak gauza eder eta kuriosak bilhatzen ditu, eta grosier direnentzat abhorrimendua du.

        Graziak gauza sinpletan eta behera direnetan plazer hartzen du, estu gogor dena mesprezatzen, eta estoakote bestimenda zahar eta erabiliei ihesi.

        Naturak denborako gauzei begiratzen diote, irabazi batez boskariotan da, eta kalte tenporal batez tristatu ondoan, induriasko hitzik mendreenaz asarratzen da.

        Baiñan graziak sekulako gauzak konsideratzen ditu, etzaiote munduko gauzei juntatzen, esta munduan arriba ahal dakiskion deusez ere trublatzen, eta esta halaber hitz gogorrez asarratzen, zeren bere thresor eta boskarioa zeruan eman baitu, zeiñetan baitaki deusik estela galtzen.

        Natura abaritios da, nahiago du hartu eman baiño, bere zaiskon gauza propio eta partikularretan plazer hartzen du; grazia kharitatetsu da, ontasun komuna maite du, bakhar zaionari ihes egiten dio, gutiz kontentatzen da, eta uste du dohatsutasun handiago bat dela ematea ezen ez errezibitzea.

        Naturak kreaturetarat du bere jaidura, hala nola gorphutzaren satisfatzerat, banitaterat eta solas banoetarat.

        Baiñan graziak Iainkoaganat eta bertuterat thiratzen du, kreaturei ukho egiten diote, munduari ihes egiten dio, haragiaren desirentzat abhorrimendua du, entretenimendu eta bisita progotxu gabekoak gutitzen ditu, eta publikoki agertu behar duenean ahalkatzen da.

        Naturak atsegiñ hartzen du zenbait konsolazione kanpoko errezibitzeaz, zeiñetan bere sensuen satisfakzionea kausitzen baitu.

        Graziak kontrarat Iainko xoila baithan kausitzen du bere konsolazionea; eta ageri diren guziak mesprezatzen dituela, ontasun suberanoan baizen estu kausitzen bere boskarioa.

        Naturak bere intres propioa dela kausa, gauza guziak egiten ditu, zenbait ontasun norbaiti egiten badio, esparantza du bertze okasione batena ontasun bera edo handiagoa errezibituko duela; eta hartaz pagatua izaren dela, edo errezibituko duen fagoreaz, edo ematen diotzoten laudoriez, eta desiratzen du oraiño egiñ duena; eta ematen duena hagitz konsidera dezaten.

        Graziak kontrarat estu denborako gauzarik bilhatzen, estu bertze saririk Jainko xoila baizen, eta ontasun tenporal beharrenak eskitu desiratzen, eternalen ardiesteko zerbitza ahal dakiskion bezanbat baizen.

        Naturak atsegiñ hartzen du ahaide eta adiskide hauñitz izateaz, nobleziaz eta ethorki handitarik izateaz glorifikatzen da, presuna puxanten alderat konplazent da, aberats lausengari da, eta bere iduritakoak aprobatu ondoan, hekiekiñ plazer eta kuntentamendu hartzen du.

        Graziak kontrarat bere etsaiak maite ditu; eta esta adiskideen nonbre handiaz altxatzen. Haren errespeturat nobleenak bertutetsuak dire.

        Pobreei aberatsei baiño fagore gehiago egiten diote, eskitu gehienik puxant direnak lausengatzen, baiñan inozent aflijituarekien sofritzen du; arima sinple eta sinzeroak maite ditu, eta ez dobleak eta artifizios betheak.

        Onak bethiere biderik perfektenean gerotik gerora abantza dezatela, eta bertute guzien pratikaz Iainkoaren semearekiñ igoal egiñ deitekela, exhortatzen ditu.

        Natura eskasaz eta faxeriaz pleintatzen da.

        Graziak pena eta pobrezia konstanki sofritzen ditu.

        Naturak bere burua bilhatzen du, eta gauza guziak bereganatzen ditu, bere buruarentzat gonbaratzen da, eta kontra egiten diotenei, hark ere halaber orobat egiten diote.

        Graziak kontrarat gauza guziak Iainkoaganat lehenbiziko prinzipio eta ithurrirat bezala, zeiñetarik isurtzen baitire, ekhartzen diotza, estio bere buruari ontasunik batere atribuatzen, estu abantailik batere hartzen, estu kontestatzen, estu bere abisua bertzeena baiño gehiago estimatzen, baiñan sentimendu eta ahal dituskeen argi guziak zuhurtzia eternalaren, eta Iainkoak hetaz egiñ behar duen jujamenduaren azpian, ematen ditu.

        Naturak sekretuak eta berriak desira handirekiñ jakin nahi ditu; kanpoan agertu nahi du, eta sensuez ezagut ahal deiteken guzia tentatu eta frogatu nahi du, halaber desiratzen du ezaguthua izateaz, eta fiñean laudorioak eta gizonen admirazionea ardiets ahal diozoketen gauzen egitea.

        Baiñan grazia esta gauza kuriosen jakiterat, eta berrien aditzerat penetan ematen, zeren eta baitaki pasione hori gure baithan gizon zaharraren korrupzionetik lortzen dela, eta deusik estela lurrean berri eta iraupeneko denik.

        Sensuen bridatzen konplazentzia banoei ihes egiten, justuki laudatuak eta admiratuak ahal leitesken gauzen humilitatearen aspian estaltzen, gauza eta zientziako argi guzietan arimaren progotxua eta Iainkoaren gloria bilhatzen, irakasten daroku.

        Hura poseditzen duenak estu sekulan laudatua nahi izan, ez bere baithan, ez eta ere bere gauzetan, baiñan nahi du Iainkoa bere dohaiñetan den benedikatua, zeiñak kharitate liberal batez gauza guziak abundantki ematen baikitu.

        Grazia hori argi naturaz goragoko bat da, eta Iainkoaren ontasun partikular bat.

        Propiki hautatuen zigillu eta salbamendu eternalaren bahi bat da, haek gizona lurreko gauzen amudiotik altxatzen du, zeruko gauzak hari maitarasteko, eta haragisko zenetik, egiasko ispiritual errendatzen du.

        Zenbatenaz beraz natura flakatuago eta bentzutuago baita, hanbatenaz grazia handiagoa komunikatzen da, eta barneko gizona egun guziko bisita berriez baratxe baratxe Iainkoaren imajina eta iduriaren arabera berriz formatzen da.

 

aurrekoa hurrengoa