www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII. GARREN KAPITULUA

Nola eskas guzien gaiñean
konszienzia examinatu behar den,
mahaiñ saindurat hurbildu baiño lehen

 

IESU KRISTOK

        Gauza guzien gaiñetik bihotzeko humilitate handirekien, eta errespetu behera batekien, hala nola fede oso batekiñ Sakramendu Saindu hunen zelebratzerat, traktatzerat eta errezibitzerat, Iainkoaren Aphezak hurbildu behar du.

        Artha handirekiñ zure konszienzia examina zazu; eta kontrizione egiasko, eta konfesione humil bates garbi zazu hura; halako maneraz bai, non estukezun bezala deusere zure konszienzian hura pisa, eta hari ximikorik eman ahal diozakenik, hala nola ontasun handi hartarat libertaterekiñ hurbiltzetik debeka ahal zaitzakenik.

        Duzun jeneralean zure bekhatu guziez dolore handi bat, eta egun guziez egiten ditutzun falta partikularrez dolore handiagoarekien nigar egizu.

        Denborarik aski baduzu, zure bihotzeko sekretuan zure miseriak zeiñetan zure pasioneek, ematen baitzaituste, Iainkoari aithor diotzotzu.

        Egizu nigar, zeren oraiño haiñ mundano eta haragisko zaren, haiñ guti zure pasionetan mortifikatua, haiñ mobimendu eta nahi erregelatuak estirenez bethea.

        Haiñ neglijent zeure sensuen goardan, haiñ maiz imajinazione, eta fantasia banoez enbrazatua.

        Haiñ pendura handia gauza kanpokoetarat, eta haiñ alfer barnekoetarat.

        Haiñ ariñ hirri egiterat, eta haiñ gogor nigarrarentzat.

        Haiñ prunt gorphutzaren plazerentzat, eta haiñ luze mortifikazionearentzat, hala nola berotasun ispiritualarentzat.

        Haiñ kurios berrien aditzeko, eta gauza ederren ikhusteko; eta haiñ laxo bihotzez humilen denaren besarkatzeko.

        Haiñ bero nahi duzun gauzarentzat, eta haiñ goardatua haren ematekotzat, eta haiñ zarratua haren idukitzekotzat.

        Haiñ konsiderazione gutitakoa mintzoan, eta haiñ ixillik eziñ egona? zeure akzionetan haiñ guti erregelatua, eta diskreta.

        Haiñ atenzione handitakoa bianden ungi gustatzen, eta haiñ gor Iainkoaren hitzaren ungi aditzen.

        Haiñ prunt errepausuarentzat, eta haiñ alfer trabailluarenzat; haiñ iratzarria elheentzat, eta haiñ lotiar beilla sakratuentzat, eta gabeko ofizio sakratuarentzat.

        Haiñ inpazient berehala Psalmuen kanta akhabatzeko, eta haiñbertze distrakzione hekien aditzeko.

        Haiñ laxo eguneko orazioneen errateko, haiñ ephel sakrifizio sainduaren zelebratzeko; haiñ agor komunione sainduan.

        Haiñ mais gauzarik mendreenarentzat disipatua, eta haiñ gutitan osoki bildua.

        Haiñ fazil koleraz mobitua izateko, eta haiñ erreiz bertzeen kolpatzeko.

        Haiñ fite zeure jujamendutan zoazena, eta zure erreportxutan haiñ garratza.

        Haiñ allegera prosperitatean, haiñ flako atsekabetan.

        Haiñ abundant erresoluzione onen formatzeko, eta haiñ agor hekien efektuen egiteko.

        Huts hauk konfesatu, eta bertze haukien iduritakoez nigar egiñ ondoan, dolore bizi eta handi batekien ikhusteas oraiño haiñ flako zarela; egizu zure bizitzearen korrijitzeko erresoluzione fermu bat, eta gerotik gerorat bethiere abanzatzeko.

        Ondoan eneganat borondate bethe eta oso batekien zeure burua abandonatzen duzula, zure bihotzaren Aldarean bethiereko biktima bat bezala, ene izenaren glorietan ofrenda zaite, zure Arimako eta gorphutzeko artha guzia fede perfekt batekien, ene eskuetarat erremetitzen duzula; manera huntan digneki Iainkoaganat hurbil zaitezentzat, edo hari sakrifizioa ofrendatzeko, edo progotxurekiñ ene gorphutz sakratua errezibitzeko.

        Ezen esta ofrendarik Jainkoaren grazia mereziago duenik, ez eta ere satisfakzionerik bekhatuen satisfakzionetan handiagorik, nola baita komunione Sainduan intenzione garbi eta perfekt batekiñ, bere burua sakrifizioan edo komunionean Jainkoari ofrendatzea, ene gorphutz eta ene odola sakrifikatuak zaiskonean.

        Gizonak bere egiñ ahala orduan egiten badu, eta penitenzia egiaskoaz ukitua bada, eneganat grazia, eta miserikordia izateagatik hurbilduko den guzian, juramentu egiten dut, dio Iaunak, nola espaitut nahi bekhatorearen heriotzea, baiñan bai konbersionea edo bizitze ispirituala, esnaizela gehiago haren bekhatues orhoituko, eta hek guziak barkhatuko diotzadala.

 

aurrekoa hurrengoa