www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

V. GARREN KAPITULUA

Aphezen dignitate exzellentas,
eta zenbat hekien biziak garbi eta
exenplu on emaille behar duen izan

 

JESU KRISTOK

        Aingeruak bezain garbi eta jondoni Iauni Baptista bezain Saindu baziñe ere, etzinteske halere kapable Sakramendu Saindu hunen errezibitzeko, ez eta ere ofritzeko.

        Ezen gizonaren mereziaz gorago den gauza bat da, Sakramendu hunen konsekratzea, eta bere eskuen artean idukitzea, eta aingeruen ogiaren jatea.

        Misterio hau handia da, eta Aphezen dignitateak handia behar du izan, aingeruei akhordatu etzaioten podorea errezibitu dutenaz geros.

        Ezen Aphez xoillek elizas lejitimoki ordenatuek misterio hunen zelebratzeko, eta ene gorphutz sakratuaren konsekratzeko podorea dute.

        Apheza Iainkoaren zerbitzaria da Sakramendu hunetan, eta Iainkoaren ordenantzaren, eta manuaren araberat, haren hitzas baliatzen da: baiñan Iainkoa da haren author prinzipala, hark ageri esten maneran obratzen du, nahi duen guziaren ahala eta podorea duenaz geros, eta manatu duen men menean, bere burua obediarasten duela.

        Beras Jainko puxantza guzia duenari hobeki sinhetsi behar diozu Sakramendu hunetan, ezen ez zure sensu propioei, edo zenbait seiñale ageri direnei.

        Hargatik beldurtasun, edo erreberenzia handirekiñ obra hortarat hurbildu behar duzu.

        Guardia beras zeure buruari, eta zer ministerio Iphispikuaren eskuez eman izan zaitzun konsidera zazu.

        Aphez egiñ, eta misterio hunen zelebratzeko konsekratua izan zare.

        Trabailla zaite beras fidelki, eta debotki, behar den denboran fede eta pietate bero batekien hunen ofrendatzerat Jainkoari, zeure burua erreportxurik estukezun bezala errendatzen duzula.

        Ordena hau errezibitu duzunean, eskitutzu zeure obligazioneak xumetu, baiñan kontrarat gauza guzietan erregelatuago izaterat engajatua zare, perfekzione eta saindutasun handiago batetarat obligatua zarenas geros.

        Aphezak bertute guzies berregindua behar du izan, bere baithan bizitze sainduaren exenplu eta mirailla bertzeei erakuisteko.

        Haren biziak estu bertze gizon komunekoekien igoal behar izan, baiñan bai zeruetako aingeruenarekien, eta lurrean diren gizonik perfekten direnekien.

        Aphezak bestimenda sakratuez bestitua denean, Jesu Kristoren plaza daduka, humilitate behera batekien Jainkoari bere othoitzen ofrendatzeko, nahis bere buruarentzat, nahis bere poblu gustiarentzat.

        Bere aitziñ gibeletan Iesusen gurutzea dakharkie, haren pasione sainduaren orhoitzapena, bethiere present duentzat.

        Ekhartzen du hura bere aitziñean kasolan, Iesusen markak, edo seiñaleak artha handirekien konsidera detzan amoreagatik, eta bere bihotz guzias hekien segitzerat entsaia dadintzat.

        Ekhartzen du oraiño bere gibelean, gizonek egiñ ahal diotzoketen gaitz guziak pazienziarekien sofritzerat ikhas dezanzat.

        Ekhartzen du oraiño bere aitziñean, bere hoben propioes nigar egiñ dezantzat; ekhartzen du gibelean, bertzeenez halaber nigar egiteagatik, hetas duen konpasioneaz; eta iakiñ dezantzat Iainkoaren eta gizonen artean bitarteko izateko ordenatua izan dela.

        Hargatik Iainkoari orazioneak eta sakrifizioak kontinualki ofrendatu behar diotza, hei grazia eta desiratzen dioten miserikordia izan arteraño.

        Aphezak zelebratzen duenean, Iainkoa ohoratzen du, aingeruak allegeratzen ditu, Elizari exenplu ona ematen dio, bizizi grazia, eta hillei errepausua emanarasten diote, eta bere arima ontasun fuerte guziez bethetzen du.

 

aurrekoa hurrengoa