www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren Imitazionea
Aranbillaga
1684

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesu Christoren Imitacionea. D'Arambillaga apheza. Fauvet, 1684.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIV. GARREN KAPITULUA

Nola kuriositateari ihes egin behar zaion,
eta nola gauza guziak Iainkoaren gidarat
erremetitu behar diren

 

IESU KRISTOK

        Ene semea edo allaba, etzaren kurios, eta artha inutiles etzaitezela penetan eman.

        Hunelako edo horlako egitekoes zer axola behar duzu izan, zure artha partikularrak ene segitzea behar du izan, zer axola behar duzu hunelako edo halako umore fuertetako, eta hala mintzo, eta manera suerte hartas baliatzen dela.

        Estuzu zuk egun bates ihardetsi beharko bertzerentzat, baiñan zeronek zeure buruas kontu errendatu beharko duzu: zergatik beras inutilki zure burua penatzen duzu?

        Nik guziak ezagutzen ditut eta iguskiaren aspian egiten diren gauzak ikhusten, bihotz guzien barne behera sundatzen dut; badakit bakhotxak zer pensatzen duben, zer desiratzen duben, eta zer den haren intenzioneen xedea.

        Eneganat beras gauza guziak erremititu behar ditutzu, eta bake eta errepausuan zaude.

        Utzatzu presuna inkietak inkietatzerat, nahi duten bezanbat.

        Estute hitz bat erranen eta akzione batera egiñen zeiñes espaitire obligatuak izaren niri kontu errendatzerat ezen ezin ni trunpa ahal nazakete, etzaitezela penetan eman erreputazione bano baten ardiesterat, edo hanitzen familiertasunean sartzerat, edo zenbait presunes maitatua izaterat.

        Horiek guziek distrazione handiak ispirituan eta ilhuntasunak bihotzean kausatzen dituste.

        Plazer har nezake zuri minzatzeas eta neure sekretuak zuri komunikatzeas, dilijenki ene bisita guardatzen baziñdu eta orduan zeure bihotzeko athea idekitzen baziñarot.

        Zaren zuhur eta prudent, zaren iratzarria othoitz egiteko eta gauza guzietan humilia zaite.

 

aurrekoa hurrengoa