www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA BIGARREN
ERAKUSALDIA

 

Obra on edo Zerurako irabaziak eskatzen duan
asmo edo intenzio garbiaren gañean.

 

        Zu nor izatera, ugari egin ditzakezu, nere anima, zure estadu ta bizi moduan bertan obra on, eta Zerurako irabaziak, ekusi dezun bezala. Baña ez da asko onetarako obra onak egitea nolanai, baizik egin bear dira asmo edo intenzio garbiarekin. Zure begia, hau da, zure asmo edo intenzioa okerra bada, zure lanak, zure neke eta obrak okerrak, illunak eta Zerarako irabazirik ez dekartenak izango dira, Jesu-Kristok berak aditzera eman zigunez. Asmo edo intenzio garbia da gure lan eta Obrak egitea Jaunaren onra eta gloriarako, azkeneko Erakusaldian esan dan bezala. Hau erakusten digu S. Paulok, dionean: Egiten dezuen guzia, dala hitzez, dala obraz, egizue gure Jaun Jesu-Kristoren izenean: Naiz jan; naiz edan, naiz beste gauzaren bat egin dezazuela, egizue guzia Jainkoaren onra ta gloriarako.

        Asmo edo intenzio garbi onekin gure lan eta obrak egiteko, bear dira bi gauza. Lenengoa da, Jaunari eskeintzea bere onra eta gloriarako, eta eskeintzea guziak. Atotea ezperen, norena zera? Etzerate zerenak, esaten digu S. Paulok, baizik Jesu-Kristorenak. Jesu-Kristorenak, zeren ezerezetik egin duan. Jesu-Kristorenak, zeren bere odol preziotsuaren kostuz erosi ginduan. Norentzat bada izan bear due gure hitzak, gure petsamentu eta obrak, Jesu-Kristorentzak baizik? Nori eskeñi bear diozkagu, Jabeari baizik? Norena dan arbola, arentzat izan bear due frutuak. Atozea gañera, etzaude beartua amatzera zure Jaun eta Jaungoikoa zure biotz guziaz, zure indar eta alegin guziaz? Eta nola era onetan amatuko dezu; ezpadiozkatzu eskeintzen bere onra ta gloriarako zure hitz, pensamentu eta obra guziak? Argatik oitu zaite, nere antma, goizetik Jaunari eskeintzera zure biotza, zure lan eta neke guziak.

        Gure lan eta obrak Zerurako irabaziak izateko, ez da asko goizetik Jaunaren onra eta gloriarako eskeintzea, bear da gañera asmo eder,

onek eragitea guri obra onak. Argatik goizean eskeñi arren Jaunari egun guziko hitz, pensamentu eta lanak, baldin gero egiten baditugu beste asmo lurrezkoren bategatik; egin dezagun kontu, Munduaren alabanzak iristeko: galduko degu         Zerurako irabazia, eta gure obra onak izango dira ustelak, edo azal-prinz ederra bai, baña mamirik ez duenak. Eta ona zergatik beiñ baño geiagotan gertatzen dan, zenbaitek obra on askorekin Zerurako irabazi gutxi egitea, zeren goizetik artu zan asmo edo intenzio garbia erraz aldatzen, eta lur biurtzen dan, ernai bizi ezpada bat. Esan diteke gure asmo edo intenzioa batzuetan dala goizean urrea, geroxeago zillarra, eta azkenean lur utsa. Hau gerta ez dedin, eguartean berritu, bear da noizean beiñ goizeko asmo ona. Ez da onetarako neke andiren bearrik; asko da Jainkoaganonz biotza jasotzea, eta esatea naiz hitzez, naiz gogoz: Jauna goizeko asmoan bertan arkitzen naiz zure izenean eta onran izan bitez nere lan guziak, eta orain egitera noan hau ere bai.

        Nere anima, zein gauza negargarria zuri gertatu zatzuna! Nekatu zera asteetan, illetan eta urteetan obra onak egiten, eta ala ere arkintzen zera Zerurako irabazi gutxirekin, zeren zure asmo edo intenzioa erraz aldatzen zan Munduaganonz. Zentza zaite bada, eta emendik aurrera egitzu gauza guziak asmo garbiarekin, eta Jaunaren onra eta gloriarako.

 

aurrekoa hurrengoa