 |
ZORTZIGARREN ERAKUSALDIA
Onezko damu edo Kontrizioaren gañean.
G: Zer da onezko damu edo Kontrizioa? E: Damu bat biotzean sortzen dana, zeren Ontasun eta Maitagarritasun baztergabea dan Jaunaren kontra bekatu egin degun. G: Zergatik damu oni deitu diozu onezkoa? E: Zeren damu au sortzeko bidea dan, ez beldurra, baizik Jaunaren Ontasun eta Maitagarritasun bazterrik eta neurririk ez duana. G: Atrizioa edo kontrizioa da obea? E: biak dira onak, baña askoz prestuagoa ta obea da onezko damua edo Kontriziua. G: Zergatik? E: Zeren, len esan dan bezala, Atrizioa bera utsik ez dan asko bekatariari graziaren apaindura ederra emateko; baña Kontrizioa da damu añ indartsua, añ miragarri ta prestua, non biotzean sortzen dan une edo puntuan bertan aienatzen dituan bekatu larri guziak, eguzkiak gauaren illuntasunak aienatzen dituan eran. G: Beraz onezko damu edo Kontrizioarekin konfesatzeko prestatzen bada bat, eta Elizara dijoala bidean iltzen bada Konfesio gabe, Zerura joango da? E: Bai, Jauna, zeren Jaunaren grazian ilko dan. G: Eta beldurrezko damu edo Atrizioarekin prestatzen dana konfesatzeko, Elizarako bidean iltzen bada Konfesio gabe, nora joango da? E: Infernura, zeren bekatuan ilko dan. Erakusleak: Ongi diozu; orregatik sarritan, eta biotz osoz egin bear lituke Kristauak Fede, Esperanza, Karidade ta Kontriziozko afektoak, eta oek egiteko balia diteke, Dotrinako liburutxoak dakarren goizeko jaieraz.
|
 |