www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO
ERAKUSALDIA

 

        Erakusleak: Lenengo Partearen hirugarren Erakusaldian esan zinduan, Konfesio on batek eskatzen dituan gauzak. Laugarren Erakusaldian esan zenduan, zer dan examina, eta azkeneko Konfesiotik oraindañokoa nola egin ditekean. Kontu dagigun illabete dala, azkena zu Konfesatu ziñala: egizu arreizkereko examina.

 

Azkeneko Konfesiotik
oraindañoko examina

        Jarri zaite, nere anima, Jaunaren aurrean Elizan, etxean edo leku egokiren batean, au da sinistu ezazu, begira dagokizula, leku guzietan arkitzen dan, eta guzia argiro ekusten duan Jauna. Adora ezazu umiltasun eta errespeto guziarekin.

 

Jauna adoratzea

        Nere Jaun eta Jaungoikoa! Zu zera gauza guzien Asiera ta Iturburua, guzien Iraupena eta Muga edo fiña; eta ni naiz nerez ezereza, eta dedan izate au zure esku ongilleak emana da. Ala ezagutzen eta aitortzen det, eta adoratzen zaitut umiltasun eta errespeto guziarekin.

 

Jaunari eskerrak ematea

        Milla esker, Jauna, oraindaño egin dizkidatzun mesede guziak gatik, eta batez ere zeren itxedon didazun bekatutik irteteko eta Zugana biurtzeko? Baña zer egiñ al dezaket nik zure grazia ta laguntza gabe?

 

Eska zaiozu Espiritu Santuari
bere laguntza.

        Atoz, o Espiritu Santua! Atoz beartsuen gurasoa, atoz doaien Emallea: argi ezazu nere adimentua, nik nere utsegiteak ezagutzeko, mugi ezazu nere biotza oen gañean damutzeko, aurrera bekatutik eta bekatuaren bideetatik aldegiteko ta Konfesatzeko. = (Zerbait laburrago era onetan: nere Jaun eta Jaungoikoa! Adoratzen zaitut; Milla esker, Jauna, egin dizkidatzun mesede guziak gatik, Betor zure grazia, egitera noan examina eta Konfesio au ongi eta zure onran egiteko).

        Begira orain, nere anima, zenbat denbora dan azkena Konfesatu ziñala. Begira bekatu larriren bat aztu ote zitzatzun, eta emandako penitenzia leialki egin zenduan, edo ez.

        1. Begira lenengo Mandamentuan, Dotrina ikasteko alegiña egin dezun, dala Elizara etorriaz erakusten dan orduetan, dala dakianen bategana joanaz; Jainkoaren itza kontuz enzun dezun; Fede, Esperanza ta Karidadezko afektoak sarritan egin dituzun = Onetan zabartu etzaitezen oitu zaite goiz-arratsetako jaierara Dotrinako liburutxoan dagoan bezala.

        2. Begira bigarren Mandamentuan, juramenturik egin ote dezun gezurraren, edo, ongi ez dakizun gauzaren gañean, eta zenbat bider? Begira, izan ote dezun juramentuak erraz eta sarritan egiteko oitura, egiazkoak dirala aitzakitzat arturik? Hau da oitura txit itsusia, bekatu askoren sustraia, eta Kristauen etxeetatik aienatu bear dana Juramentu sarritan egiten duana beteko da bekatuz, eta ez da haren etxetik irtengo neke; eta naigabea, dio Espiritu Santuak. Begira, egin dezun birauarekin nastutzen dan juramenturik, egin dezagun kontu: Emendik mugi ez nadilla, Deabruak naramala, au onela ezpada: zenbat bider? Begira esan ote dezun; Nere animan, au edo hura onela da. Zenbat bider? Oitura edo usanza txarra da au ere, eta gizon jakintsu askoren iritzian juramentu, eta beragatik erbestetu bear da Kristauen artetik. Begira, lagun urkoari bota diozun biraurik? Nolako biraua? Zenbat bider biotzetik eta zenbat bider bestela? Biraua da esatea itzen batzuek, zeñakin, lagun urkoari gaitzen bat opa diogula, aditzera ematen degun. Oitura itxusi au duenak, batez ere gurasoak, bekatuan bizi oi dira, biotzez botatzen ezpaditue ere. Begira, idiai, beiai, edo gizonari ez beste gauzai biraurik bota diezun. Ezta au bekatu larria berez, jabeaganonz gorrotoa nastutzen ezpada, baña da izkunza txarra, eta Kristauak ikasi bear ez duana. Begira, esan dezun Deabrua, Demonioa, eta zenbat bider? Ez da berez bekatu larria Deabrua edo Demonioa esatea, soil-soillik begiratzen zaiola, baña ekarri lezake onetarako perilla, batez ere gurasoetan; eta nola nai da oitura itsusia Kristauaren auan. Begira, promesarik egin, eta leialki eranzun diozun? edo promesarik egin dezun gaitzen bat norbaiti etorri dakion?

        3. Begira hirugarren Mandamentuan, jai egunetan Meza enzun zentzakeala enzun gabe geratu zeran, eta zenbat bider? Begira, utsegiteko perillean jarri zeran, dala mugonean etxetik abiatu gabez, dala bidean erausian egonaz? Begira, Meza modestia eta errespeto andiarekin enzun bearrean, ibilli ote zeran batera eta bestera begiraka, edo aldemeneko lagunakin itz egiten, edo oek oñakin eta ukalandoakin joaz? Denbora luzean edo laburrean, Mezaren zer partean, eta zenbat bider? Begira, jai osoetan bear debekatuak egin dituzun? Zenbat denboran, zenbat bider, bakarrik edo iñoren aurrean? Begira, aste egunean egin zintzakean lanak, soñekoak edo gurdia adabatzea, abarkak jostea, esiak itxitzea, jai osorako utzi dituzun? (Badira zenbait guraso eta nagusi edo etxekoandre Mairuak baño gogorragoak gai onetan). Begira, kontuzkoa izan zeran, alegiñean Meza Nagusiak, eta Jainkoaren Hitza enzuteko, Errosariora eta Dotrinetara joateko? Gauz oetako bakoitzak ez gaitu beartzen bekatu larriaren azpian, guziok beintzat, baña oetatik igesi ibiltzea marka ebarra da. Begira, aragirik jan dezun jatea debekatua dagoan egunetan? Bakarrik edo lagunakin, eta zenbat bider? Baraurik autsi dezue, barautzeko adiñean sartua bazera, eta artara beartua? Begira, amarrenak eta primiziak sisatu, edo txarrenetik egin dituzun?

        4. Begira laugarren Mandamentuan, gurasoai, edo zure buru diranai; gaitzik opa izan diezun? Zer gaitz, eta zenbat bider? Begira, zor zaten errespetua galdu diezun, dala begiratze gogorrakin, dala isekak eginaz? edo lotsagabekeriak eranzunaz? Zenbat bider, eta zenbat lagunen aurrean? Begira, ibilli ote zeran gurasoen aginduak egin nai gabe? Zenbat bider eta nolako gauzetan? Begira, asi dezun bizimodua ikastera ongi saiatu zeran, dala Eskolan, dala jostean, nekazaritzan, arotzian, edo beste langintzaren batean? Gazteak txit ardura andia bear du ordu onean etxeratzeko, sarritan Konfesatzeko, Dotrinetara joateko, lagun gaiztoen batzarreetatik aldegiteko, eta ez du estadua artzeko asmoetan asi bear Gurasoen baimen gabe. Gurasoak nagusi, ta Etxekoandreak, ezkonduak, eta karguren bat duenak emen begiratu bear due nola, eta zenbat bider utsegin duen beren eginbide edo obligazioen kontra.

        5. Begira bostgarren Mandamentuan, egiaz eta biotzetik amatu ote dituzun zure lagun urko guziak, eta oen artean zure etsaiak? Egiñ ote dituzun sarritan akto Karidadezkoak? Hau erakusten du Dotrinako liburutxoak goiz arratsetako jaieran. Begira, opa izan ote diozun etsaiari gaitzen bat? Zer aitz eta zenbat bider? Begira, haren gaitzaz poztu, eta onaz naigabetu zeran? Gauz andian edo txikian? Oarkabean edo oartu ezkero? Zenbait bider? Begira, zure etsaiari diosala ukatu edo musinka egiñ diozun, edo gorrotoaren siñaleren batzuek agertu diozkatzun? Zenbat bider, eta zenbat lagunen aurrean! Begira, borroka, ukabilka edo makilka ibilli zeran, eta zenbat lagunen aurrean? Begira, edanean igaro ote zeran, ezaguera galtzeraño edo aldeskoraño; zenbat bider? Begira, griña lotsagarri orretatik sortu edo etorri ote diran aserreak, hitz desonestoak, keñada itsusiak, lagun urkoen kontrako erausiak etxean naigabeak, umeen arloteria, aziera gaiztoa eta zorrak ez pagatzea? Bekatari mota hau txit nekez sendatzen da, zeren biotzik ez duen beren griña kutuna utzitzeko.

        6. Begira seigarren eta bederatzigarren Mandamentuetan, garbitasunaren edo Kastidadearen kontrako goporazioetan egon ote zeran, edo poztuaz, edo goixatuaz, edo deseatuaz, edo zeregandik aienatzeko alegiñarik egin gabe, eta leku emateko perillean? Oarkabean edo osotoro oartu ezkero hau gertatu dan, eta zenbat bider? Begira, aragizko izenak esan, hipui zikiñak kontatu, edo kanta desonestoak kantatu dituzun? Zenbat bider, zenbat lagunen aurrean, eta horiek aideak eta zer estadutakoak ziran? Onelako bitz nazkagarrietarako makurtuak eta oitura zarra duenak, txit nekez sendatzen dira. Begira, erabilli ote dituzun zure begiak, bekaturako bidea dakarten gauzai begiratuaz, edo zelatan? Zenbat bider? Begira, ganaduak elkarganatuak dabiltzanean, egon ote zeran begira goixatuaz, edo onetarako perillean? Begi arroak, zelatariak, ta guzia ekusi bear duenak nekez izango dira garbiak. Begira, egon ote zeran hitz desonestoak aditzen, eragotzi zentzakeala onelako hitzketa loia, edo aldegin zentzakeala? Begira, ezin aldegin zentzakeanean, kopeta beltz erakutsi zenduan, edo hau egin lekuan erakutsi ote zenduan poza? Begira zure kidekoaren batekin egiñ dezun jolas edo ibillera itsusirik? Zenbat bider? Bakarrik edo iñoren aurrean? Begira, jai egunetan edo beste denboretan joan ote zeran lagun gaistoetara, edo bekaturako perilla izan oi dan lekuetara? Begira, zure esku horiek garbiak izan ote diran, garbitasun edo Kastidadeari dagozkan gauzetan? Ez da emen geiago ipintzen irakurlearen gogoa zikindu ez dedin: bekatariak berak gertatu zaionaren kontuak atera bear ditu, gauz andiagorik badu.

        7. Begira zazpigarren eta amargarren Mandamentuan ezer ostu dezun? Zer eta zenbat bider? Begira, etxeko gazteren baten estalki izan ote zeran, artoa, garia, edo beste gauzaren bat ostutzeko, edo ixilka saltzeko? Begira, gauzaren bat saltzean, edo erostean egin dezun tranparik neurrian, pisuan, edo prezioan? Begira, epetan zerbait eman dezunean goieneko prezioa baño geiago tiratu dezun? Hau da usura deritzan bekatu itsusia? Begira, jokoan tranparik egin dezun? eta ezer gis-onetan irabazi dezun? Eta tranpa ez egitera, galduko ote zenduan? Begira, gurasoen mendean bizi diran gazteakin oei dagotenaz kanpora, eta gurasoen borondatearen kontra jokatu dozun zerbait? Besteren gauzaren kutiziari lekurik eman diozun bide okerrez hura iristeko gogo, edo asmoarekin? Bide onez gauza nai izatea berez ez da bekatu.

        8. Begira zortzigarren Manamentuan, egotzi ote diozun norbaiti ez duan falta edo mantxa, edo egiñ ez duan okerren bat? Zenbait bider, eta zer falta? Begira, lagun urkoaren bati aurpegira eman ote diozun lotsatuko edo naigabetuko duan gauzaren bat, dala berea, dala aide edo aurrekoena? Bakarrik edo iñoren aurrean? Begira, lagun urkoen falta ixillak, edo barreatu gabeak agertu ote diozkatzun etzekizkianen bati edo geiagori? Zer faltak, zenbat bider, ta zenbat laguni? Begira, etxean igarotzen dana kanpoan kontatu dezun? Zer kontatu dezun, eta gauz andiak, edo pakea-galeraztekoak ziran? Begira, egon ore zeran lagun urkoen faltak edo gustoz aditzen, edo erausi oek eragotzi zintzakeala eragotzi gabe? Begira, lagun urkoaren falta barreatuak aditu edo kontatu dituzun, zeregan poztutzen zerala, ta esaten dezula: Jainkoak barka degidala, ongi egiñ zaio? Begira, norbaitek sekretoaren azpian esan edo fiatu dizuna kontatu dezun? Zenbat bider, eta zenbati? Begira, saria agindurik, edo losentxakin ager erazo ote diozkatzun norbaiti urliaren, sandiaren edo berendiaren faltak, edo ixillik gorde bear zituan gauzak? Zenbat bider? Begira, izan dezun lagun urkoaz ariñ edo erraz gaizki juzgatzeko, edo haren faltak sinisteko oitura? Begira, esan ote dezun iñoren kalteko gezurrik = Gezurra erraz esaten duana, erraz eroriko da utsegite andietan ere.

        Ona nola egiten dan azkeneko Konfesiotik, oraindañoko examina lenengo Partearen laugarren Erakusaldian esan zenduan bezala. Ez dira gauz asko ukitzen, zeren guzia esatea, eta begien aurrean ipintzea on eztan; eta bekatariak gañerakoaren kontua atera dezake erraz. Aurrai gogoan arrerazo bear zate lenbizia examinaren asierako prestaera; gero mandamentu bakoitzari dagokan examina liburutik esanerazo liteke egun batean pixka bat, bestean beste pista bat. Ondoren erakusleak aditzera emango die irakurri dana bera, eta onela neke andi gabe oituko dira examina egiteko modura.

 

aurrekoa hurrengoa