www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN
ERAKUSALDIA

 

Errietan egiñ oi diran fest-egunetan
etsaiak prestaturik dauzkan
bekaturako bide eta lazoen gañean.

 

        Egiñ oi dira errietan festak edo misterio andiren baten bidez, edo, bitarteko edo ongilletzat onratzen duen Santu edo Santaren eguna dalako, Fest oek lenbiziko Kristauen denboran ziran festa ederrak, garbiak, jaunaren eta Santuen onragarriak. Barautzen ziran bezperatik; arratsa Elizan igarotzen zuen orazioan; eta eguna zetorrenean komulgatzen ziran, eta obra onetan igarotzen zuen.

        Baldin egungo eguneko festak anziñako aen pare ipintzen badituzu, ekusiko dezu, ez duela elkarrekin antzik. Anziñako festetan onratzen ziran Jauna eta Santuak; oraingoetan desonratzen dira era askotara: Anziñakoetan obra onak egiñaz erakusten zan gure Erlijio Santaren edertasuna eta birtutearen bidea; oraingoetan erakusten da bekatua askotan beintzat, eta egin dira idoloen festen anzeko. Hitz batean egun oetarako prestatzen ditu etsaiak bekaturako asko bide eta lazo. Entzun itzatzu, Kristaua, oetatik batzuek.

        Jarri zaite, festegunetan ekusi oi diran gauzai bekiraldi bat ematen: ekusiko dezu, egun horietan gauak eta egunak igarotzen dituela askok iskanbillan, jokoan eta edanean batez ere arako hermit-artan festa danean. Ekusiko dezu, gizonezkoak eta emakumezkoak, zarrak eta gazteak eguna argitu baño len dijoazela basoetan nola-nai, eta lasaikeria andian. Ekusiko dezu, nola hermitaren inguruak betetzen diran jendez, eta nola iñoren beldur gabe igarotzen duen eguna zorakerietan. Ekusiko duzu, asko biurtzen dirala etxera illundu ezkero. Nork esan zenbat bekaturako bide eta perill prestatuko dituan etsaiak, onela hermiten ingurura fest-aitzakian jendea biltzen danean? atoz erriaren barrunbean egiten diran festai ere begiratzera. Ekusiko dituzu plazetan, batez ere illuntzera dijoanean, fedegabeko jendeen artean ere itsusiak izango lirakean modu asko, ala hitzeran, nola keñadetan. Ekusiko dituzu etxeak, karrerak, zokoak, bideak neskatxez eta mutillez beteak. Arriturik geratuko zera, adituko ta ekusiko dituzun gauzakin, eta esango dezu: Oek dira Kristauen festak? Hau da Jaunaren eta Santuen onran egiten dan festa? Ez, baizik bekatuen sutegia, etsaiaren sare eta lazoz beterikako bidea, eta garbitasun edo Kastidadearen eriotzako denbora.

        Nere anima, oroi zaite; Bataioko egunean beti-betiko utzi zinduala Munduaren zorakeria oek. Aldegizu bekaturako bide eta perilletatik. Fest-egunetan jokatu nai badezu, edo beste jolas garbiren batean denbora igaro nai badezu, izan bedi hau Jaunaren beldur Santua duen lagunakin; bestela gertatuko zatzu beste askori gertatu zaiona, edo bekatuan erortzea eta galtzea Jaunaren grazia ta adiskidetasuna.

 

aurrekoa hurrengoa