www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIRUGARREN
ERAKUSALDIA

 

Bekatutik aldegiteko gauza bearra da
gaitzeraro gura, griña,
edo pasio nagusia garaitzea.

 

        Gaitzerako gugan arkitzen diran gura, griña edo pasioak ez dira guziak berdiñak; izango da oen artean bat besteak baño geiago tontorra altxatzen duana, eta animari bekaturako gerra geiago ematen diona. Aur denboran griña bat izango da nagusi, gazte denboran beste bat, eta zartzean beste bat. Batzuen griña nagusia izango da antustea edo soberbia, arrotasuna, eta guzian agintari izan naia. Besteena izango da edanerakoa. Batzuena gorputzaren atsegin lotsagarrietarakoa, dala hitzez, dala eskuz, dala begiz, dala bestela. Besteena ondasuna ondasunari erantsitzekoa, naiz bide zuzenez, naiz bide okerrez; besteena lagun urkoaz nolanai hitzegitekoa. Batzuena borrokan, iskanbillan ibiltzeko, besteena alferkeriarako. Griña eta pasio nagusi oek ezitzen eta eskuratzen ezpadira, gaztetxoak diran bitartean, eta hau egin lekuan oitutzen badira, gura duenarekin irtetera, txit nekez eskurako dira. Ala ere, gauza negargarria! Gaitzerako gura eta griña guzien artean geiena barkatzen zaiona, izan oi da griña nagusia, zeren maiteena dan. Egiten du bekatariak griña nagusiarekin Saulek Amalezitakin egin zuana. Agindu zion Jaunak desegin eta urratu zitzala Amalezitak, barkatu gabe, ez andiai, ez txikiai: ez eta ganaduai ere. Hil zituan Saulek Amalezitak, baña barkatu zion Erregeri, baita onen artalde ederrai ere, eta aserrerazo zion Jaunari. Hau bera egin oi du bekatariak bere griña txarrakin; garaituko eta hilduratuko ditu bear bada oetatik zenbait, baña griña guzien nagusi, eta Erregeari barkatzen dio. Ala gertatzen da geienean edanerako, hitz desonestoak esateko, lagun urkoaz nolanai miztoa erabiltzeko griña nagusia duenakin; ez due biotzik oni bizia kentzeko, eta herekin daramee obiraño.

        Nere anima, nai dezu bekatuan ez erortzea? Begira bada, zein dan zure griña ta pasio nagusia, eta oni besteen Erregeari bezala bizia kendu bear diozu. Ezi edo garaitu dezula, uste izan arren, ez zabartu, zeren S. Bernardok dionez, lepoa ebakita ere berriro agertu oi dan. Griña nagusia garaiturik ekin giezu besteai ere banaka, eta beti asi zaite burua guziena altxatzen duanagandik. Onela aldegingo dezu bekatutik. Nere ondoren etorri nai duanak uka beza bere burua, edo bere griña txarrak, esaten dizu Jesu-Kristok.

 

aurrekoa hurrengoa