www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesioko eta komunioko sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1803, 1823

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesioco, eta comunioco sacramentuen gañean eracusaldiac, Juan Bautista Aguirre. La Lama, 1823.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMABIGARREN
ERAKUSALDIA

 

Komunioko Sakramentua artzeko Kristau guziak
duen eginbide edo obligazioaren gañean.

 

        G: Kristau guziak beartuak ote daude artzera Komunioko Sakramentua? E: Sakramentu oni dagokion ezagueran sartu ezkero bai, Jauna. G: Zenbat bider urtean? E: Elizaren lenbiziko denboretan Sakramentu hau artu oi omen zuen kristauak Meza enzuten zuen aldi guzietan. Asi ziran zabartzen, eta agindu zuan Elizak, Komulga zitezela urtean hiru bider bederik edo Pazko loratuan, Maiatzekoan eta Eguerriz. Etziran zentzatu, geienak beintzat, Aginte onekin ere, eta azkenean agindu zan Komulga zitezela urtean bein gutxienez. G: Zer denboraz egin bear da urtean beingo Komunio hau? E: Pazkoa loratuan: baña Pazkoaren izenez aditzen dira orain Erramutik urrengo amabost egunak, Erramu eguna ere amabost egun oetan sartzen dala. G: Non egin bear da Komunio hau? E: Bakoitzak egin bear du bere Elizan, bere Arzaiaren baimenik ezpadu bestetan egiteko. G: Pazkoako denboraz kanpora ez ote dago beartua Kristaua zenbait aldiz Komulgatzera? E: Bai, Jauna. G: Noiz ote? E: Lenbizia; hiltzeko perillean arkitzen danean. Bigarrena, Zeruko janari hau gabe ezin garaitu baditu bere griña txarrak, edo ezin iraun badezake Jaunaren grazian. G: Urtean zenbat aldiz artu bear luke Kristau guziak janari miragarri hau? E: Gutxienez illean beiñ gizon jakinsuen ititzian. G: Nor dira Komunioko maiean jartzea eragotzi bear zaten bekatariak? E: Errian guziak edo geienak dakiela gaizki bizi diranak, nola diran gorrotoan, ordikerian, adiskidetasun gaistoetan eta usuretan dirauenak.

 

aurrekoa hurrengoa